Serhii Kiritxuk (Borotba)
Jatorrizko bertsioa ukraineraz: http://liva.com.ua/lenin.html
Erdarazko bertsioa Nahia Sanzo (Slavyangrad.es)
Oligarkiak orain urrezko aroa bizi du, bere kontrako dozein protesta terrorista bezala izendatua izan daitekeelako. Eta protesta manifestazioen aurka oldartzeko, naziak erabiltzen dituzte.
Orian gutxi Kharkov hiriko Leninen monumentua eraitsia izan zen. Operazio honen egileek ez zuten ezkutatu hau Alderdi Komunistako kideek bakearen aldeko manifestazio bat deitzearen saiakerengatik hartutako mendekua izan zela. Jakina denez, manifestazio hura poliziak eta naziek elkarlanean disolbatu zuten.
Hau da Arsen Avakov barne ministroak bere Facebook profilean idatzi zuena: “Lenin? Eror dadila… Ea biktima gehiagorik ez dagoen. Ea idolo komunista horrek, joaterakoan bere biktima-zerrendan izen berririk idazten ez duen. Nahiago nuke gaizkileek eta lotsagabeek Kharkoveko hiritarren emozio-andana aitzakia gisa erabiliko ez balute enfrentamendu berriak eragiteko”. Beraz,ministroak honek tentsioa handitu dezakeela onartzen du, baina faxistei hala jarduten uzten die. Dena kontrolpean dutela diote. Hau idazten du Avakovek: “Barne Ministeritzaren Indar Bereziak eta Goardia Nazionala egoeraz etekina atera nahi duten probokatzaileei aurre egiteko prest daude. Beraz, ez zarete saiatu ere egin”.
Eregimen honek polizia oldartzen zaion edozein manifestaziotan parte hartzen duen edonor “probokatzaile” bezala izendatuko duenaren gainean ez dugu zalantzarik. Inna Boholovska (Janukovitx lehendakari ohiaren Eskualdeen Alderdiko kide nabarmen izandakoa), orain Leninen estatuaren eraisketaz poztu egiten da: “Luzaroan, Kharkoven polizia normal bat edukitzearen alde borrokatu izan gara. Eta orain polizi-ofizialen %20a guztiz patriotak dira. Polizia lan guztiaz arduratzen da eta maiz terroristak eta separatistak atxilotzen dituzte”.
Inna Boholovska sekula ere ez da pertsona independente bat izan, Pintxuk oligarkaren “hitzontzia” besterik ez da izan. Bere ahotsa ukrainar oligarkiarena da. Orain beti amestu izan duten herrialdea, lapurtzen eta arpilatzen lasai utziko dien eta disidentziari terrorista deituko dien herrialde bat eraikitzen ari dira. Gure liberalak pozik daude 70 hamarkadako latinamerikar diktaduren antza hartzen ari den herrialde batekin, ekonomia liberala eta militarismoaren itzala izango duenarekin. Herrialdea Pinocheten erregimenaren antza hartzen ari da, hau publiko neoliberalaren idolo bihurtuz.
Gaur oligarkiak bere urrezko aroa bizi du, edozein protesta manifestazioa terrorista gisa izendatu dezaketelako, eta manifestazio horien aurka oldartzeko naziak erabiltzen dituztelako. Logikoa denez, sistemak histeria dosi indartsu bat eta historiaren inguruko burmuin-garbiketa bat behar du. Gaur egungo Ukrainaren lurraldearen historia, independentzia helburu zuen askapen nazional mugimendu bezala deskribatzen da, emaitza, gaur eguneko erregimena ezartzea beharrezkoa izango zelarik. Hau ez da zibilizazioaren eta basakeriaren arteko guda bat.
Kharkov Ukrainaren lehen hiriburua izan zen; hegazkinak eta misilak egiten zituen, atomoa erdibitu zuen eta T-34 tankea sortu zuen, konplexu elektrikoentzako turbinak, mundu guztira esportatuak izan zirenak ere sortu zituen. Leninek gabeko Kharkov ez da nazionalismo itsua, dekorazio tradizionalarekiko obsesioa eta hezkuntza eta zientziaren degradazioa besterik. Ez da kasualitatea monumentuaren eraisketa-prozesuan zehar faxista talde bat zauritua suertatzea. Ez dute objektu bat puskatzeko hezkuntza nahikorik, beste bat sortzeko zer izango dute ba.
Lenin Ukrainaren sortzailea izan zela esatea askotxo esatea da, baina egia da Ukraina bere gaur egungo mugekin izan bada, Leninen eta bere alderdiaren politikengatik dela. Herrialdearen fundatzaileetako baten monumentuaren eraisketa faxista, egia esan, gaur egun ezagutzen ditugun mugetan dagoen herrialdearen heriotza-sententzia da.