Donbass Batailoiko, Ukrainako batailoi neonaziko bateko komandante Semen Sementxenko AEBtkk itzuli berria da. Han, bi alderdietako senatariekin elkartu da, eta laguntza materiala jasotzeko hitza hartu die.
Facebooken (https://www.facebook.com/dostali.hvatit?fref=nf) komentario bat idatzi du laguntza hau zertan datzan zehatz-mehatz azalduz.
Bi alderdien nazioarterako adarrak, IRI (Nazioarteko Institutu Errepublikarrak) eta NDI (Institutu Nazional Demokratak) berarekin elkartu dira baita, Robert Menendez senatari demokrata eta Robert Corker senatari errepublikarra mintzalagun izan dituelarik.
“Menendez eta Corker Ukrainaren Askatasunari Sostengua Emateko Akta aurkeztu zuten bi senatariak dira, akta horrek Ukrainari, armez barne, laguntzeko dirua biltzea du helburu. Laguntzagaien artean, radarra, tankeen aurkako armak, droneak, komunikazio sistemak eta gure armadarentzat baliagarri diren hainbat gauza daude”.
Bere bidaiaren helburuetako bat AEBko militarren aldetik entrenamendua eta beste zerbait lotzea zen. Bere Facebookeko komentarioaren arabera, bete duela ematen du.
«Atzo, AEBtako intruktoreek, zerbitzuena ez dauden armada-gizonek, Donbass Batailoiko soldadu eta ofizialentzako entrenamendu-ikastaro bat emateko kontratua sinatu nuen.
Navy Seals eta Delta Force taldeen entrenamendu sistema tradizionalaren arabera egingo dute lan. Departamentu bakoitzerako (ezagutza, indar bereziak, segurtauna) eta ofizial bakoitzarentzako ereduak garatu dira”.
Entrenamendu indibidualetan eta talde lanean arreta berezia ezarriko da. Ariketa praktiko ahalik eta gehien egingo ditugu.
Beste puntu garrantzitsu bat sarjentuen entrenamentua izango da, independenteki jarduten eta talde bat eramaten ikas dezaten.
Instruktoreak barne segurtasun indarrak ere entrenatuko dituzte, eta entrenamendu hori Ukraina jasotzen ari den zeharkako laguntzaren parte da”.
NDIkin eta IRIrekin izandako bileraren ondoren, hau idatzi zuen:
“oso elkarrizketa baliagarriak izan ziren. Ukrainako egoera ahal bezain objektiboki azaldu genien. Dena guk uste dugunaren arabera joango dela espero dugu”.