Serbiar borrokalari batekin hizketan

dejan beric

Jatorrizkoa serbieraz (Ivan Maksimović): http://www.kmnovine.com/2014/11/deki-srbija.html
Ingelerazko bertsioa: http://souloftheeast.org/2014/11/14/a-serbian-fighter-in-ukraine/
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Dejan “Deki” Berić Novorossijar Indar Armatuetan borrokan dabilen serbiar borrokalari boluntario bat da. Ivan Maksimovićekin izandako elkarrizketa honetan, Berić frankotiratzaileak bere erabakiaren arrazoiak eta bere aberrian dagoen egoera politikoa azaltzen ditu. Mendeetan zehar serbiarrek eta errusiarrek elkarren ondoan borrokatu dute, beraz Berićen eta beste serbiarren erabakia anai-arreben arteko lotura honen jarraipen gisa ikus daiteke.

Zergatik zaude Novorossijan? Nola eta zergatik etorri zara orain borroka-oinera, orain arte guk ezer gutxi ezagutzen genuen lurraldera zure bizia jokatzera?

Jada maiz hitz egin dut Novorossijara etortzeko nire arrazoiez. Beraz orain laburra izango naiz. Gure lurraldea bonbatu zuten NATOko kriminalen kontra borrokan ari diren gure anai-arreba ortodoxoak laguntzera etorri naiz, orain eurek Krimea botere-erakustaldi batean erasotzeko mehatxua egin bait dute. Ahaztu dut esaten NATO eta erakunde honen kide diren herrialdeak koldar hutsak direla.Gatazka batetan urrutitik bonbatzeko sartzen dira, eta bonbaketen jomugen %90a jomuga zibilak dira, jendean beldurtzeko. Beraz ez dute zuzenean partehartzen, baina euren eragina nabaria da. Eta zenbait ofizial estatubatuarrak zaurituak izan dira hemen. Ez zeuden borroka-oinean, baizik eta pixka bat urrunago jartzen dira eta jomuga zibilen aurka jotzea zein garrantzitsua den azaltzen dute. Hau gudan preso egindako ukrainar batek baino gehiagok esan dute, hitz hauek askotan errepikatzen dituzte.

dbtrDejan “Deki” Berić

Nola ikusten dituzu gauzak Ukraina ohian? Erabakia gaur hartu behar izango bazenu, erabaki berdina hartuko zenuke?

Ukrainako egoera txarra baino txarragoa da. Serbiar prentsak duen zentsura higuingarriagatik izango ez balitz, zuk zeuk ikusiko zenituzke guda zibilak dakartzan gaitzak. Kontatzen digutenaren erdia baino gehiago, gezur hutsa da.

Azalpen xinple bat topatzen diot honi: Serbian prentsa objektiboa atzerritarrek erosi ez dutena da. Baina ez dago, erositakoa ez dena gobernuak kontrolatutakoa bait da, eta gobernua ez da serbiarra, Serbia amildegira darama. Lehen momentuan etorri izango ez banintz, eskoletan eta kaleetan hildako lehen umeen argazkiak ikustean etorriko nintzateke.

Bakoitzak iritzi ezberdin bat du. Nire aldetik, NATOko kriminalek Serbiari egin ziotena ez dut ahaztuko. Hau uneoro errepikatzen dut, ez nik ezagutzen dudan jendeak gogorarazteko, baizik eta ahaztu duten horiek gogorarazteko. Ezin dut nire burua gela epel batean ordenagailuan jolasten imajinatu faxismo arpilatzailea berpiztu egin denean.

Dejan prentsarengandik “ezkutuan” egon zen denbora batez, Motorolaren novorossijar borrokalarien unitatearentzako misio garrantzitsu bat egin zuen arte. Momentu horretan, bere popularitatea zeharo handitu zen.

Serbiar iritzi publikoa zu ezagutu zintuen zuk zure erriflearekin ukrainar garraio-ibilgailu blindatu bat leherrarazi zenuenean. Hau izan al da orain arte Ukraina ohiko gudan egin duzun egin duzu ekintzarik garrantzitsuena?

Begiengandik ondo ezkutatuta nenbilen Snezhnoe-Stepanovka-Marinovka hirien arteko korridorean presionatzen zegoen Motorolaren taldea laguntzera etorri nintzen arte. Erreportari bat zuten aurekin, eta gertatu zena bideo kamera txiki batekin grabatu zuen. Elkarrizketa bat egiteko eskatu zidan eurentzako soilik zela esanez, eta hurrengo egunean YouTuben zegoen.

Borrokaka ari diren sektore guztietan egon izan naiz. Borrokan ari diren beste serbiar bat aurkitu dut, Belgradeko Slaviša Zoritxarrez orain ez dago gurekin, atseden artzen dago; hegazkin batek bera zegoen etxea bonbatu zuenean sabelean metraila sartu bait zitzaion. Ondo dago, baina ez borroketan parte hartzeko.

Dejanek Novorossijan txetnikekin ez beste edozein talderekin ez dagoela kontatzen ditu baizik ea laguntzera etorri den jendearekin, eta berarentzat oso garrantzitsua dela jendeak bera onartu izana.

Harro daraman bost puntako izan gorria nire txapelean, identifikazio intsigniaren ondoan. Agian Serbian batzuei hau ez zaie gustatuko, baina nire aukera da. Hemen jendea honetan harro dago.

Ezin dut ekintza garrantzitsu bat nabarmendu. Agian Marinovkan nire frankotiratzaile-erriflearekin garraio-ibilgailu blindatu bat zartarazi nuenekoa. Blindatzeen aurkako bala sugileak erabili nituen. Ez da nik neure gain soilik hartzen dudan ekintza bat: ibilgailua gure posizioak erasotzen ari zen eta nik kalibre handiko arma batekin tirokatzen nenbilen. Gurea asmoa zena baino pixka bat aurrerago joan ginen. Blindaia ahula zela ikusi zen: ez dakit non jo nuen, baina bi balekin sutan jarri zen.

Badago iritzi zabaldu bat, zeinen arabera, frankotiratzaileak ezkutatu egiten dira, eta hortik “lasai” tirokatzen duten aukeratutako jomuga mugikorren aurka. Zer da benetan frankotiratzaile bat?

Iritzi hori okerra da. Ni gudari arrunt bait naiz, fusil automatikoak dituzten bestean bezalaxe. Gertakarien poderioz bilakatu nintzen frankotiratzaile. Donetskeko aireportu famatuan, frankotiratzaile batek eguneko bizpahiru zibil hiltzen zituen. Lau egunez ezin izan genuen harrapatu. Lau egunetan hamabi hil zituen, gizonezko heldu bakarra tartean -beste denak emakumeak eta umeak izan ziren. Orduan frankotiratzaile fusil bat lortu nuen eta bere zain egotea erabaki nuen. Nondik zebilen ondo aztertu nien eta bere zian etzateko posizioa aukeratu nuen. Zortea izan nuen, nire kalkuluak zuzenak izan ziren eta lehen tiroaren ostean ikusi nuen. Horren ostean ez zuen gehiagorik tirokatu. Horrez ostean frankotiratzaileen aurkako betebeharra eman zidaten. Eta hori bilakatu zen nire egiteko nagusia. Edo gogorrena. Batzuetan prentsan zibilak hil dituzten frankotiratzaileei berriak irakurtzen ditut. Gogorra da halakoak irakurtzea, baina gizon azkar batek esan zuen bezala “garrantzitsuena ez da zer dioten, baizik eta nor ari den esaten”. Gure komandantearen izena daraman Riazan ezagutza-sabotaia brigadako frankotiratzailea naiz. Ezagutza eta sabotaia talde bat gara, ibilgailu blindatu bakarra duena, 300 kide gara bertan eta material ona dugu.

Nola erantzun duzue bai Novorossijako herriak eta bai zuk Serbiaren, bertako gobernuaren zein herriaren erreakzioari?

Ez dut jendeak Serbiaren erreakzioa nola ikusi duenaz hitzik egin nahi, ezin baititut serbiar gobernuaren ekintzak azaldu.

Gobernuek zer pentsatzen duten garrantzia handirik ez duela, garrantzia duena herriak nola pentsatzen duenak duela esango dut soilik. Babes moral handia dago, eta hori oso garrantzitsua da. Gobernuak Serbia entregatu du, beraz honen iritziak noren adierazle dira? Gu, jende arrunta, beste herriarengatik beti odola emateko prest egon garenak gara bi herrien harremanen arteko egoeraren benetako adierazlea. Serbia bonbatu zutenean ere, errusiar gobernuak ez zuen errusiar harria ordezkatu. Errusiarrak gu laguntzera etorri ziren boluntario gisa. Euretako asko Serbian eta Republika Srpskan ezkondu ziren.

Duela gutxi Serbiatik kanpoko gudetan parte hartzen zutenei krimen-zigorra aplikatzeko lege berri bat onartu dute. Baina lege hau ezin zaie NATOren indarrekin batera “bakea mantentzeko” misioetan parte-hartzen ari diren serbiar soldaduei aplikatuko, misio horietan boluntarioki et diru-truk badoaz ere. Eta horrela kanpoko gudetara doazenak euren lurraldea harrotasunez ordezkatzen dutela esaten dute..

Novorossijan bertako populazioa faxismoarengandik babesteko zaude. Toki santu eta herri ortodoxoak defendatzen ari zara, eta ez duzu horregatik dirurik eskatzen. Nola ikusten duzu lege hori?

Galdera ona. Nire iritzia eta baina NATOko kriminalen soldadu ohiena emango dut.

Duela hiru hilabete, frantziar armadan kontratupean bost urtez ibilitako soldaduak gure brigadara etorri ziren. Talde honetako gizonik errespetatuena, serbiar jatorriko frantziar bat zen, Nikola. Orain talde internazional batetako komandantea da. Jada ez gaude batera, baina ahal dugunean hitz egiten dugu. Hau dio berak NATOz: “Afganistanen armada kriminal batean nengoen. Hona faxismoaren aurka borrokatzeko etorri naiz”:

Zer gertatu behar da ondo ordaindutako, ondo antolatutako armada batetako kide den gizon bat hona ordaintzen ez duten armada batera borrokatzera etortzeko? Antolakuntzari dagokionez, oraindik gauza asko daude egiteke. Heldu zenean, hemen borrokatu behar zuela esan nion, eta ez zuen sinetsi. Hogei egun beranduago Donetsken elkar egin genuen topo. Irribarrez esan zidan zer pentsatzen zuen, beldurtu egin genuela, baina dena ondo zihoala. Agian askok ez dute ulertuko zergatik egin duen, baina nik badakit, Etorri eta berehala ikusi nuen eta orain berriz ere bai. Inork ez du hona ekarri; bere kontzientzia iratzarri egin da.

Eta Serbian halako kontzientzia piztu beharra dago. NATOko herrialdetako gero eta gizon gehiago ari dira etortzen, kausa justu baten alde borrokatu nahi dute.

Dejanek dio kanpoko gudetan parte hartzea debekatzen duen lege hau Serbiatik kanpo dauden pertsona batzuek, euren interesen mesederako, nahi dutelako onartu da.

Serbia ez da jada bere biztanleena den lurralde bat. Gure lurralde ederrean kanpotarrek agintzen dute, eta euren jarraitzaileak gaur boterean daude. Lege hau irakurri dut, eta niretzat, norbere herrialderekiko leiala izaten dakien batentzat, barregarria da. Zergatik? Ezin dut orain aipu zehatzik egin, baina Serbiaren lurretatik kanpo serbiar armadak soilik egin dezakeela guda esaten du. Beraz, serbiar armada NATOren makinariako beste pieza bat izango litzateke. Serbiar armadak zibilen hilketetan parte hartuko luke, hamazazpi armadek Serbian egin zuten bezala.

Jainkoak gure Gobernua halako lege negargarri batengatik azkenean barkatuko duelaren itxaroena dut. Nazkatuta utzi ninduen lege horrek. Ez dut politikan sartu nahi, baina euren ekintzek behartzen naute… Aleksandar Vučićek Serbiara itzultzeko eta Serbia ez kaltetzeko deialdia egin zigun. Ez dakit bere arbasoez hainbeste lotsatzen den halako gauzak esateko gai izateraino. Bere bi aitonek faxisten kontra borrokatu zuten. Injustiziaren kontrako borroka gure odolean daramagu, eta uren ekintza horiek hona datozten gizonak zigortu nahi dituzte. Ondo ulertu badut, eta mesedez zuzen nazazu hala ez bada, guk, hona gure bihotzak entzun ondoren etorri ginenok Serbiari zoritxarra dakarkiogu; eta amatasun etxeak, erietxeak, eskolak, etxeak eta trenak bonbatu dituzten armadetan mertzenario gisa dabiltzanek Serbiaren ohorea defendatzen al dute?

Gogoratu serbiar lur santuan esandako hitz handiak: “Ez du ardura etsaiak zenbat duten, defendatzen ari zaren lur santuak inporta du”. Eta hemen nagoen bitartean, Serbian gizon arruntak boterea lortu eta lege hori aldatuko dutenaren itxaropena dut, nik nire herrialdera itzultzeko aukera izan dezadan. Soilik norbaitek Gobernua gaitzetsuko duen lege bat onartzean nago soilik interesatua; Gobernu honek, lanez irabazitako soldata edo pentsioak murriztu izanagatik, bere soldata eta pentsio txikiekin bere gastuak ordaindu ezin dituen jendea suizidiora bait darama. Gobernu honek Serbian hainbat bizitza galtzearen ardura du. Nork erantzungo du honegatik? Eta politikarekin bukatzeko: Politikari maiteok, bizitza luze eta osasuntsu bat opa dizuen, zuen biloben ezkontzak ikusteko adinakoa, horrela etorriko diren belaunaldiak zuek egin duzuenaz nola lotsatzen diren ikusi ahal izango duzuelako.

Un comentario en «Serbiar borrokalari batekin hizketan»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *