Jatorrizko bertsioa errusieraz: colonelcassad
Ingelerazko bertsioa: Voice of Sevastopol
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
NBEren arabera 3660 pertsona baino gehiago hil dira Ekialdeko Ukrainan. Novorossijan jende arrunta pairatzen ari den krisi humanitarioari buruz zer esan zenezake?
NBEren estimazioak zehaztasunetik urruti geratzen dira. Egia esan. Juntaren Indar Armatuek 12 mila eta 18 mila artean gizon galdu dituzte, eta herri-miliziek 5 eta 6 mila artean. Benetako heriotza-tasa 25 eta 30 mila artekoa da, eta horrez gain hamar-milaka zauritu daude herri-milizietako borrokalarien, Juntaren soldaduen eta zibilen artean. Ofizialki, Donbassetik ihes egindako jende kopurua 250.000 pertsonakoa da, eta ez-ofizialki milioi bat ingurukoa. Donbass, de facto, hondamendi humanitario bat jasaten ari da.
Donetsk eta Lugansk eskualdeetako jendeak bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidea izango al du? Nazioen autodeterminazio eskubideak tradizio handia du inguru horietan. Boltxebikeak 1917an boterera iritsi zirenean Leninen Errusiar Inperioan bizi ziren etniek autodeterminazio eskubidea zutela esan zuen, eta Finlandiak independentzia lortzeko erabili zuen eskubide hori. Zure ustez, zergatik ukatzen dituzte Europak eta AEBk Donetsk eta Luganskeko jendearen aspirazio nazionalak?
DHEko eta LHEko jendeak argi aukeratu zuen Maiatzaren 11ean Kievek debekatu arren eta Moskuk ez egiteko gomendatu arren burututako erreferendumean. Aukera garbia izan zen: Ukrainarengandik banatzea. Eta hori itzuli ezin daitekeen erabaki bat da. AEBk ez dute errealitate hau aintzatetsi nahi, Ukrainako lurraldean Errusiaren aurkako guda hibrido batean ari direlako, et euren ustez bi errepublika hauek sortzea errusiar arrakasta izan delako, euren interesak kaltetzen dituena. Egia esan, moral bikoitzarekin jokatzen ari dira, Kosovo Serbiatik banatzea onartzen bait dute, baina ez DHE eta LHE Ukrainatik banatzea. Halakoa arrunta da Mendebaldeko potentziengan.
Krimea Errusiar Federaziora itzultzea Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko aitzakia gisa erabiltzen ari dira. Zigor hauek Novorossijarekiko errusiar politikan eraginik izango dutela uste al duzu?
Zigorrek jada euren efektua izan dute. Errusia Kieveko Juntaren zilegitasuna onartzera behartuz eta Herri Errepubliken aldeko esku-hartze militar baten ideia deskartatu araziz. Baina presio horren eraginkortasunak mugak ditu. Obamaren mehatxuen gainetik, Errusiak ez du emakida gehiago egin nahi eta ez ditu egingo, beraz hurrengo zigorrek tentsioa handitu besterik ez dute egingo. Agian zigorrek eraginkortasun ekonomikoa izan dezakete, baina eraginkortasun politikoa gero eta murritzagoa izango da.
Poroxenkoren erregimenak ekainean Luganskeko eta Donetskeko “terroristak” suntsitzeko operazio antiterrorista (ATO) hasi zuen. Hilabete hauetan zehar novorossijar milizia garaitu duela esan du eta 201ko abuztuaren 24an “indar separatistak” erabat anikilatu zituela esatera iritsi zen. Adierazpen horiek gin izan arren, Novorossijako armada ez da garaitua izan. Esan digukezu zergatik Poroxenkok ez duen bere helburu militarrak betetzerik izan?
Zigor-operazioen agintaritzak eginiko garaipen-adierazpen horiek propaganda besterik ez dira. Ukrainar armadak gizon kopuruari eta ekipamenduari dagokionez erabateko abantaila izan arren, porrot katastrofiko batzuk jasan ditu, horietan milaka soldadu, dozenaka hegazkin eta helikoptero eta ehundaka ibilgailu armatu galdu dituelarik. Porroten arrazoi nagusiak; batetik miliziako gudarien grina eta errusiar laguntza tekniko-militarra eta bestetik ukrainar armadaren eta zigor-batailoien borroka-maila baxua, logistika eta inteligentziaren maila eskasa, eta Defentsa Ministroarengandik eta Estatu Nagusitik hasita brigada eta batailoi komandanteenganaino agintarien esperientzia eta prestaketa eza izan dira.
Udan zehar, Mendebaldeko hedabideak, Ukrainaren Ekialdea inbaditzea leporatzen zioten Errusiaren kontrako zigor handiagoak eskatzen zuten artikulu agresiboz beteak zeuden. Minskeko suetenaren ondoren, Mendebaldeko hedabideek Novorossijako guda ia ez dute aipatzen. Suetenaren ondorioz Novorossijako herriaren aurkako ekintza militarrak gelditu egin al dira?
Errusaren aurkako zigorrak Donbasseko gudaren “fase aktiboaren” aurretik ezarri ziren, beraz ez dute Errusiak milizia babestu izanarekin zerikusirik. Errusia Krimea hartzearren eta Ukraina Ekialdean herri-matxinadak babestearren zigortu dute. Minskeko suetenak ez du guda gelditu, asko jota, gudaren intentsitatea jaitsi du. Suetena sinatua izan arren, Juntaren artilleriak egunero Donbasseko hirien kontra su egiten du eta zibil eta milizia-kideak hiltzen jarraitzen du. Bere aldetik, miliziak Juntaren posizioak erasotzen ditu galera handiak probokatu, batzuetan dozenaka soldadu hilez. Beste era batean esanda, eskualdean ez dago bakerik.
Kieveko erregimena krisi ezberdinei aurre egiten ari da. Ekonomia pott egiten ari da, eta NDFren eta EBren eskaerak betetzeko murrizketa gehiago aplikatu ahala, okerrera egingo du. Gazpromekiko zorra negoziatzeko ukapena herrialdea ekonomi krisi bateetara eramaten ari da. Eta azkenik, Abuztuan Eki Ukrainan gertatutako porrotek erregimena krisi militar batetara eraman dute. Posible ikusten al duzu hauteskundeen ostean Poroxenkok Novorossijaren kontrako beste kanpaina militar bat hastea?
Bai, posible da bai hauteskundeen ostean eta bai aurretik eraso bat gertatzea. Agian herrialdea hautes-ontzeitara hurbildu aurretik Poroxenkok eraso bat joko du bere popularitatea handitze aldera. Estrategikoki, AEBk guda hau behar du Errusiarekin konfrontazioa handitzeko, Errusiarekin “azken ukrainarra arte” borrokatu behar du. Juntak, bere aldetik, guda hau herrialdearen porrot sozio-ekonomikoa estaltzeko eta Novorossijaren arazoa indarren konpontzeko behar du.
Ukrainako talde neonazien agerpena deskriba zenezake? Svoboda (Askatasuna) edo Pravii Sektor (Eskuin Sektorea) Euromaidango protestetan Janukovitx boteretik uzkailtzeko erabiliak izan ziren. Sindikalisten, Alderdi Komunistako edota beste talde sozialista txikiago batzuetako, Borotba (Borroka) esaterako, kideen kontrako erasoetan erabili zituzten. Are gehiago, Eki Ukrainako populazio errusiera-hiztunaren aurkako eraso eta beldurtze taktiketan parte hartu izan dute. Europako ezkerreko aktibista askok talde neonazi hauek ezdeus bezala hartzen dituzte. Zer pentsatzen duzu zuk?
Talde nazi eta faxistak ukrainar kapital handiaren talka-abangoardia taldeak dira. Ukraina ofizialki eta begibistan agintean dagoen kapital handiaren helburuak betetzen parte hartu dute; langile klasea suntsitzen eta kapitalaren beharrizanak errazten. EBk kontrolatutako oligarkak jada ez dira euren politiko txotxongiloen atzean ezkutatzen, boterea erabat hartu dute. Nazien beste edozein “bertsiok” legez, Ukrainakoek ekintzaile komunista eta sozialistak jazartzen dituzte, edozein alderditakoak badira ere. Honek erakusten du komunismoa nazismoaren etsairik handiena dela. Gainera, neonazi ukrainarrak errusofobia primitibo batez kutsaturik daude, horrek Eki Ukrainako errusiar etnikoak eta errusiera -hiztunak “azpigizakiak” direla pentsarazten dietelarik; “vata”, “kolorad”, “moskali” edo “sovki” deitzen diete (hitz hauek SESB ohiko herritarrez edo etnikoki errusiarrez mespretxuz hitz egiteko erabiltzen dira). Ukrainan, milioika pertsona deshumanizatuak izan dira, eta ukrainar faxistak, oligarkek kontrolatutako hedabideen laguntzaz, izan dira prozesu horren gakoa. Nazismoak etsaiak berez akastunak direla, gizaki bezala tratatzerik merezi ez dutela eta beraz hauek akabatzeko oztopo etiko eta moral guztiak birrintzea zilegi dela erakusten du. Honek, Eki Ukrainan milaka pertsona hiltzea ekarri du. Europako zenbait talde ezkertiarrek hau ez ulertzeak euren ulermen politikoa zein ahula den, joan den mendeko 20 eta 30 hamarkadetan Alemaniako nazismoa erabat gutxietsi zuten ezkertiarrenaren antzekoa, erakusten du. Nire iritziz, gaur ikuskera ezkertiarra edo komunista duen oro ukrainar nazismoaren aurkako borrokan nola edo hala inplikatu beharko litzateke; hau ez bait da Ukrainako herriaren kontrako mehatxu bat soilik, baizik eta milaka baino milioika pertsona heriotzara eraman ditzakeen guda handi bat sortzeko gai den mehatxu bat ere badelako.
Eki Ukrainako gudak Donetsk eta Luganskeko autodefentsa miliziekin bat egin duten atzerriko borrokalari boluntarioak erakarri ditu. Paulen txostenaren arabera, borrokalari internazionalek brigada bat osatuko dute. Zure ustez brigada honen eta Espainian 1936an nazismoaren kontra borrokatu zuten brigada internazionalen artean harremanik ba al dago?
Bien arteko lotura argia da. Gogoratu behar dugu Novorossijako borrokalarien gehiengoa Donbassekoa dela. Borrokalarien %10-15 inguru errusiar boluntarioak dira, eta beste %1-2 beste herrialdeetakoak; tartean AEBtakoak, Alemaniakoak, Italiakoak, Frantziakoak, Espainiakoak, Brasilekoak, Kolonbiakoak, Serbiakoak, Bielorrusiakoak, Kazakhstangoak, Abkhaziakoak, Hego Osetiakoak eta beste herri batzuetakoak. Euren motibazio nagusia nazismoaren kontra borrokatzea da. Eurak agian ez dute ulertzen borrokan zeren alde dauden, baina bai ulertzen dute zeren kontra dauden. Hau da, 1936an Espainiara borrokara joan zirenak bezala, nazismoaren kontra borrokatzera joan dira. Novorossijako armadan (batez ere Aleksei Mozgovoik zuzentzen duen Prizrak Brigadan, kapital handia suntsitzeren eta boterea Novorossijako herriaren esku uzta eskatzen duen brigadan) komunisten eta ezkertiarren kopurua handitzen den heinean analogia hau garbiagoa egingo da. Hau esanda, gauza bereziak ematen dira. Adibidez, LHEko unitate arrakastatsuenetako batean, Aleksandr Belovek (“Bataman goitizenez) gidatzen duen Erantzun Azkarreko Taldean komunista asko daude, baina baita ere errusiar ultraeskuindar bat. Unitate horretakoek adarra jotzen diote, “bereak” hiltzen ari delakoari buruz txantxak eginez. Ulertu beharra dago Novorossijako borroka unitateetan ikusmolde politiko eta ideologiko anitzetako jendea ageri dela: batailoi batean bai jende erlijiosoa (ortodoxoak zein besteak), ateoak, komunistak, anarkistak, monarkikoak, nazionalistak edo besteak egotea arrunta da. Ukrainar nazismoaren kontrako borroka da kontrako polo hauetako jendea batzen duena. Horregatik Novorossijako armadaren kuarteletan Leninen irudiak ikonoen ondoan egotea, kosakoek Leninen estatuak zaintzen egotean eta komunismoaren aldekoa ez den komandante batek bere unitateko gudariak erasora bultzatzeko “Aberriaren alde, Stalinen alde!” leloa erabiltzea. Errusiar mugimendu ezkertiar batzuek oraindik ez dute fenomeno hau ulertu, baina Novorossijako gudak izango dituen ondorio globalak begiratzeko denbora dela uste dut. Errusiarentzat zein Europarentzat ez da beste guda bat. Gure 1936-1939 arteko Espainia da, eta guda handi odoltsu bat etortzekotan etor daiteke; mundu kapitalista globalizatu modernoaren kontraesan funtsezkoak konpondu ditzakeen guda bat.