Jatorrizko bertsioa ukraineraz: http://liva.com.ua/silent-protest.html
Ingelerazko bertsioa: http://iouco.tumblr.com/post/101568076314/ukrainian-elections-silent-protest-by-sergei
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Gure herrialdean inoiz emandako hauteskunderik zikinenak bukatu egin dira. Hauteskunde Komisio Zentrala oraindik bozkak kontatzen dabil. Datu ofizialak geroago argitaratuko dituzte, baina bozketaren lehenengo emaitzak begi-bistakoak dira. Nire ustez, bozketaren emaitza nagusia parte-hartze baxua izan da, inoiz baino txikiagoa. Adibidez, Odessako herritarren %60ak ez zuen bozkatu –datuen arabera-, argi dago maiatzaren 2ko masakrea ez dutela ahantzi.
Oraindik Kieveko gobernuaren kontrolpean dagoen Donbasseko lurraldeetako partehartzea hain txikia izan da ezen gobernu zentralarentzat emaitza umiliagarria den. Eta hau baita ukrainar agintarien botu-kontaketa sistema “separatista” kontutan hartuta (bozkarik emango ez duten Donetsk eta Luganskeko zonaldeak kontutan hartu gabe, beraz, berez Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepubliken independentzia aintzatesten dute). Adibidez, Mariupolen (Kievek kontrolpean duen Donetskeko eskualdeko hiria) soilik bozka-emaileen %30 agertu dira bozka ematera. Partehartzearen mapak argi erakusten du Hego-Ekialdeak “herrialde batu batetako hauteskundeez” paso egin dutela.
Poroxenkoren alderdiaren emaitza porrota dela esan genezake. Jatseniukek, administrazioaren baliabideak boto asko lortzeko trebeki erabili dituenak, lehen ministro postua eskatuko du, lehendakariari, parlamentua Batkivstxinaren, Samopomitxen, eta again Oposizioko Blokearen laguntzaz parlamentuaren lana blokeatzeko aukerarekin (hipotetikoa izan arren hor dago) xantaia eginez.
Kiev hiriak, zeinek Kolomoiski oligarkaren alde, hots, Samopomitx alderdiaren alde bozkatu duenak, “Zoritxarreko Hiriaren” ospea baieztatu du. Nahiz eta esan beharra dago propaganda nazionalistaz masiboki adoktrinatua izan den, aurretik V. Klitxko edo A Txernovetski bezalako alkateak aukeratu dituen hiri honetaz besterik espero ez genuen.
Analista batzuek eskuin muturreko Svoboda alderdiaren porrota aurreikusten bazuten ere, alderdi hau legebiltzarrean sartu da eskuin erradikaleko politikari batzuk, Andrii Ilienko eta Juri Levtxenko esaterako, hiriburuan aukeratuak izan direlako. Izan ere, eskuin muturreko hauteslegoa berez hor dago. Are gehiago, hazi egin da eskuineko alderdi ezberdinei bozka emanez. Ezkerreko hauteslegoa ere ez da desagertu, baina Alderdi Komunistaren buruek duten ilusio parlamentariorik ez du hauteslego honek.
Milioika pertsona, euren hauteskundeetako partehartzeak ezertarako balio ez duela jabetu dira; hauteskundeak, euren ordezkaritza eskubidea kentzeko moduan antolatuta daude eta. Enpresari zitalak ez daude oposizio paperean egoteko moduan, eta herritarren iritzia legebiltzarrean entzuteko aukerarik balego, oso aukera murritza izango da hori, bestela pogromen objektu izango dira, Alderdi Komunistaren bulegoekin edota jazarpen kriminalarekin gertatzen den bezala (adibidez oraindik gobernuarekiko leiala zaion Oksana Kalietnikekin gertatu den bezala).
Liaxkoren Alderdi Erradikalak uste baino bozka gutxiago lortu ditu, hau Kolomoiski oligarkarekin izandako gatazkaren emaitza izan da, honek bere hedabideak Alderdi Erradikalaren aurka jarri dituelarik. Hala ere, eskuin muturreko pailazo baten alderdi nazionalista legebiltzarrean egoteak argi erakusten du zein den bozka-emaile “patriota” askoren sentimendu eta kultura politikoaren maila, hauetako batzuek euren leialtasuna Tiahniboken Svobodarengandik Liaxkoren Alderdi Erradikalera pasa dutelarik.
Serhii Melnitxuk legebiltzarreko kide berri eta “Aidar” batailoiko komandanteak, azken hau Mendebaldeko giza eskubideen aktibistek krimenez eta lapurretez akusatua den gaizkile talde armatu bat delarik, parlamentuan egingo duen lehen gauza “Donbass” batailoiko komandante Semen Sementxenko egurtzea izango zela esan zuen. Hau agian bazterreko eredu bat da, izan ere, litekeena, alderdi nazionalista ezberdinen babesleek aukeratutako ergel, lapur eta hiltzaile ezberdinak babesleen onerako euren artean elkarlanean aritzera behartzea bait da. Baina Melnitxuken hitzek argi erakusten dute Legebiltzar berrirako –zilegitasunik gabeko sasi-legebiltzar honetarako- ultraeskuinak eta neoliberalek aukeratutako politikarien maila zein den eta zer nolako erregimena inposatuko dioten gizarte osoari.
Herrialdearen erdiaren populazioak hauteskundeei boikota eginez erantzun die bortizkeria politiko eta militarrari.