Jatorrizko bertsioa: colonelcassad
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo
Euskarazko azpitituluak: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Urrian adostutako demarkazio-lerroari buruzko akordioari buruzko Donetskeko Herri Errepublikatik datorren informazioa.
DHEko lehen ministro Aleksandr Zakhartxenkok prentsaurreko batena esan zuen arabera, errepublikako agintariak Kieveko ordezkariekin demarkazio-lerroaren inguruko akordio batetara iritsi ziren. Zakhartxenkoren arabera, parte biek akordioa sinatu zuten eta ukrainar armadak “herri batzuk”, Donetskeko aireportutik gertu dagoen Peski barne, utziko zituela adostu zuten.
Zakhartxenkoren esandakoaren arabera, ukrainar armadak Donetskeko aldirietan zeuden Mariinka eta Pervomaiskoe herrixka uztea onartu du. “Zer lortu dugun ezin dut esan, baina Slaviansk, Mariupol eta Kramatorsk lortu ez ditugula esan dezaket, hauek Kieven kontrolpean jarraitzen dute” esan du Donetskeko Herri Errepublikako lehen ministroak. Prentsak orduan esandakoaren arabera, ukrainar aldeak halako akordiorik egon zenik baieztatu ere ez zuen egin.
DHEko partisanoen eta ukrainar tropen artean apiriletik hona ematen ari diren borrokaldien intentsitatea, irailaren hasieran bi aldeek sinatutako sueten akordiotik hona jaitsi egin da; nahiz eta zonalde batzuetan,batez ere Donetskeko aireportu inguruan borrokak jarraitu egin duen. Eta Donbasseko znbait zonalderentzako status berezi bat aurreikusten zuen legea onartu egin da, nahiz eta oraindik ez den aplikatu.
Suetenaren emaitza gisa, ukrainar armadatik kanpo dagoene remua handitu egin da, esaterako, Novoazovsk eta Donetsk arteko sektore bat gehitu da. Ukrainar gobernuaren arabera,bere tropak zonalde horretatik erretiratzea “fronte-lerro bateratu bat” eratzeko beharrari erantzuteko izan da. (http://nvdaily.ru/info/34823.html).
Argigarria da Zakhartxenkok itun horren ñabardurak aireratzeari uko egitea, gabezia informatibo bat eraginez. Isilune honen arrazoiak argiak dira: teorian Slaviansk, Kramatorsk eta Mariupol uzta onartzerakoan, Zakhartxenkok Minskeko Ituna berriz onartzen du, eta horrek ezin dezake Novorossijan, batez ere Kieveko Juntaren esku utzitako hiri horietatik datozen gudarien artean, babes handirik lortu. Ondorioak laster ikusiko ditugu.
Arratsalde on! Hiru aste pasa dira, eta azkenean, gure unitatearen eta Novorossijako hirietan gertatzen ari denaren gaineko informazioa eman dezakegu.
Hasteko DOLGek (Aleksei Mozgovoiren Prizrak batailoiaren brigada mekanizatuak) izateari utzi dio. Izateari utzi dio Donetsken erakunde kriminala garela dekretatu dutelako. Zergatik? Besterik Gabe, hala delako, gu barnebiltzen gintuen Defentsa Ministerioaren departamenduak guretzat tokirik ez duelako. Beraz gure jendeak bere bidea bilatzeari ekin dio. Lehenik, Oplot (Aleksandr Zakahrtxenko kide den batailoia), gero kontrainteligentzia, Prizrak eta azkenik, umiliaturik, etxeko besaulkia.
Nola gertatu da? Oso sinplea da: ez DHEk, ez LHEk ez dute jende konprometituaren beharrik. DOLGi euren aldekoek moztu diote burua DHEren zerbitzura baino Novorossijaren zerbitzura egon nahi izan zuelako. Begira zure ingurura! Zer ari da gertatzen gure hirien kaleetan?
Ukrainarrek mota guztietako armez tirokatzen dute gure etxeen, gure familien, gure jendearen aurka. Ukrainarrek gure emakumeak bortxatzen dituzte, gure umeak erailtzen dituzte, pertsona normal batek inoiz ere pentsatu ere ez zituzkeen torturak aplikatzen dituzten. Baina azken finean, ukrainarrak etsaia dira.
Zer ari da gertatzen milizien lerroetan? Esaera polit bat agertu da: esprimitzea. Egia bada duela zenbait agertu zela, baina orain garrantzitsu egin da. Dena esprimitu daiteke: kartera bat, kotxe bat, pisu bat, negozio bat, eta are emakume bat. Eta harrigarriena dena: ez duzu batere arriskurik. Arazo bat soilik: zerbait esprimitzen baduzu, zure gaineko-mailako buruarekin partekatu behar duzu, honek koartada egokia emango badizu. Ni 400 errifle, kamioi bat eta IZH-32BK bat dituen unitate batetako komandantea banaiz, nire hiriko mariskala bihurtzen naiz. Ikuskatzaile eta lege naiz. Disidenteekin nahi dudana egin dezaket.
Eta ukrainarrek zer? Beno, urrutitik tirokatzen gaituzte eta jendea, erreferendumean bozkatu zuen hori, lapurtzen duten eta errusiarrak bortxatzen dituzten horietaz libratu nahi zuen jende hori berotzen dute, baina okerrago dabiltza. Orain, Ukraina zenak jendearen kontra tiro egiten duen, bere hiriak bonbatzen eta ahalik eta jende gehien esterminatzen saiatzen den bitartean, jende hori babestu behar zituztenak auzokideei lapurtzen dabiltzate. Egin bat miliziarekin: hartu nahi duzuna zure auzokoengandik. Hori ematen du dela Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepubliken leloa. Hiri batzuetako komandanteen eta oligarken artean alde txikia dago. Dirua, kotxe garestiak, notaritza-boterez lortutako pisuak, elektrizitatez hornitutako pisuak… zergatik nahiko luketen gauzak aldatzea?
Baina guzti hau erortzen ari da. Gure burkideek odola eskaini zioten ideia erortzen ari da. Lortu izan dugun guztia erortzen ari da. Novorossijan inor ere bere krimenen erantzule egiten ez delako ari da erortzen. Ukraina batu baten barneko DHEn sariren bat, materialki edota ministeritza baten forman ere har dezakezu.
Arazo bakarra, borrokatzearren dena utzi duten milizianoentzat etorkizunik ez dagoela da. Erdi-mailako milizianoak, baita ere unitateen lotinantak isilpean eliminatuak izango dira, euren menpekoan izen eta zenbakiak deskubritu eta gero. Beste denak preso sartuko dituzte edota menperatu arte beldurtuko dituzte. Eta hau banku-kredituek, isunez edo zorrez ez mintzatzearen. Eta prezioa jabetza higiezin dota bestelakoetatik geratuko dena izango da.
EZ GAUDE ENFOKE HONEKIN ADOS.
Momentuz, konponbide bakarra uztea da. Gure unitatearen hondarrak borroka-zelai zabalera egin dute. Prizrak brigadako komandante Aleksei Mozgovoiren burutzapean borrokara jo genuen. Zergatik? Agian, nik zenbait gauzetan berarekin desadostasunak izan ditudan Strelkovek ere, Mozgovoi bere konfidantza merezi duen komandante bakar gisa definitu duelako. Baieztapen hau guztiz babesten dut. Gainera, Donetsken jaio naizen arren, Donetsken beldurra ikusten dut. Merkatua kafea edo tea hartzera gonbidatzen zaituzte. Orain denek agurtzen dizute. Defendatzaile deitzen zaituzte, eta irribarre batez, osasuna eta luze bizitzea opa dizute. Eta hau ukrainarrek bonbatutako hiri batean. Non gehiago espero daiteke halakorik?
Mozgovoiren merituen inguruan luze idat daiteke, baina ez nago horretarako. Diru errazak itsutu ez dituztenean eta kontzientzia garbi dutenei, gertatzen ari dena ikusteko eskatzera nator.
Gudariok, konponbide bat badago. Altxevsk, Mozgovoi, Prizrak.
Aski da oligarkentzako lan egiteaz! Gure ideia eta horrekin batera gu suntsitu nahi gaituzte.
Eta are gehiago dugu. Pentsa ezazue: duela lau hilabete Donetskeko aireportua birrintzea bagenuen. Orduan nahiko indar, arma eta gogo nahikoa genuen. Baina ez ziguten utzi. Orain ere, Donetskeko aireportua baja gutxirekin, errekonozimendu-operazioak eta kolpe zehatza erabiliz garbi genezake. Baina ez omen da errentagarria.
Utziezadazue iragartzen: Donetskeko aireportua gure eztarriko ezpala izango da luzaroan. Izan ere hortik abiatzen dira batetik ukrainar bonba eta misilak eta bestetik errusiar laguntza humanitario eta dirua. Egia da Errusiak alde bateko sei bete aldeko seiz ordeztu dituela, beraz posible dela zerbait aldatzea, baina zaila zait sinestea.
Hitzaldi astun hau bukatzeko, honako hau esan nahi dut: DOLGek ez dio izateari utzi, soilik DHEren kontrolpeko unitate gisa izateari utzi dio. Orain Prizraken parte gara. Talde bezala etorri ginen eta sendotuz unitate izan arte hazi gara.
Novorossijak bizi behar du!
Sinatzailea: Anton Dolgov.
Diskurtso hau Zakhartxenkorentzako ezpal desatsegina dela nabaritzea ez da zaila. Baliteke denborarekin batera halako adierazpen gehiago ikustea.
Joera orokorrak dio Novorossija hondakinak izatearekin ados ez dauden gudari gehiagok eta gehiagok Mozgovoiren lerroetara pasatzen ari direla. Eta bere kontrako kritikak areagotzea Surkoven interes politikoengatik ari da gertatzen. Mozgovoi Novorossijarentzako prestatu duten etorkizunarekin bat ez datozen indarrentzako erakarpen-zentru bilakatuko da. Eta hor bai egongo dela demarkazio-lerro bat.