Donetsken bi haur erail dituzte Militar Ukrainiarrek

article1028

Donetskeko Herri Errepublikako Barneko Ministerioaren prensa zerbitzuaren arabera, Ukrainako artilleriak bi ume erail ditu Donetskeko Kuibyshevsky distrituaren eskola batean egindako bonbardaketan.

Artilleria (D-30) jaurtigai-sorta bat bota zuten 63. eskolako eraikina eta jolastokiaren kontra, eta bertan zeuden umeak harrapatu zituzten. Bi ume segituan hil ziren, metrailak eragindako zaurien ondorioz.

Etengabeko bonbardaketa direla-eta, Donetskeko eskoletan klaserik egon ez arren, umeak eskolako jolastokira joan ziren, futbolean jokatzeko tokirik egokiena zela uste baitzuten.

novologo