Euskal Herriari, bihotz-bihotzez, agur bero bat!!
Donbassen gertatzen ari dena kontatu nahi dizuet: hau ez da parte militar bat, ezta ere kronika politiko bat, pertsona arrunt baten sufrikarioen kontakizuna baizik. 21 urtetako unibertsitate medikoko ikaslea naiz, 5 urte daramatzat Donetsken bizitzen.
Orain, Donbasseko herriak laztasun osoz sentitu du bere aberrian debekatua egotea, paria bat izatearen sentimendua. Urtez ukrainartzea sufritu ostean, negu honetan neonaziak boterera iritsi ondoren, guk, errusiar izpirituko herriak, aski dela, ezin dugula gehiago isilik hau jasan, eta nahi ez dugula ulertu dugu.
Berez, Ukraina beti oso herrialde baketsua izan da, eta funtzionario zentzudunek ukrainarren eta errusiarren arteko tirabira bide onetik eramaten jakin izan dute. Baina 2013ren azarotik, AEBen eta Europar Batasunaren laguntzaz, gure gizarteko tirabira hau larriagotzen jardun duen jende zitala Ukrainako gobernuan sartzean, praktikoki guda zibila hasi zen.
Zuen herri borrokalariak bere hizkuntzari eta tradizioei mendeetan eutsi izan die; gu, Donbasseko herria, ordea, soilik orain jabetu gara gure egoera bereziaz.
Gure herrialdean nazionalitate anitz bizi dira; nagusiki errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak, greziarrak, armeniarrak, georgiarrak, poloniarrak, tatariarrak eta abar. Ustiatu gabeko gure lurretara langile asko etorri ziren, modu zintzoan ogia irabazteko lan egitera zetozenak. Hala izan zen duela 200 urte, eta hala da orain.
Donetsk, Donbasseko hiriburua, duela gutxi arte, Ukrainako hiriburu ekonomikoa zen. Oro har, Donetskeko pertsona-eredua, nazio anitzetako pertsona langilearena da. Gure lurrean ez zeuden gatazka nazionalik. Ni neu; erdi bielorrusiarra, laurden bat errusiarra eta beste laurden ukrainarra nauzue. Hitz batean, eslaviarra.
Horregatik, neguan zehar Kieven milaka pertsona “Errusiarrak urkatu!” oihuka kalera atera zirenean, nik eta beste askok gure buruei galdetzen genien: zer egin behar dugu, gure burua zatitu ukrainar garbiak ez garelako? Hasieran sentimenduak ez ziren garbiak. Baina Odessan maiatzaren 2an gertatu zena ikusita (jakinaren gainean zaudetela pentsatzen dut), arrazoizko edozein pertsonak argi ikusi zuen ukrainar nazionalismoa faxismoa bilakatu zela. Mehatxu eta basakeriez gain, ukrainar nazionalistek errusiar hizkuntza eta errusiar kultura debekatzea, EBn derrigorrez sartzea (guk Errusiarekin batera Aduana Batasunean sartu nahi genuen), eta Moskuko Patriarkatuaren eliza guztiak birrintzea eskatzen zuten.
Eta are gehiago, garai batean herri guztiak batzen zituen Sobietar Batasunaren oroimenaren zantzu guztiak ezabatu nahi dituzte.Ukrainar hiri bakoitzean zeuden Leninen, komunismoaren gida eta ikurraren, monumentuak suntsitzen hasi dira. Telebistako kate guztietan errusiarra den ororen kontrako irain eta gezurrak entzuten ziren. Deskribaezina da gertatzen ari dena, eta jada ez dago atzera-bueltarik. Gatazkaren parte moralaz ari naiz. Lagun eta ezagun asko galdu ditut, are senitarteko batzuk, eurekin hitz egiteko gogo gehiagorik ez dut, gure posizioak arras ezberdinak bihurtu bait dira. Baina hau ez da haserrealdi bat bakarrik. Odessan torturatu zuten jendeari buruz ere erabat ezberdinak diren posizioetatik eztabaidatzen dugu. Ukrainar telebistak ukrainar gehienei burua erabat jan die; ezen benetan gertatzen ari dena ulertzen dugun bakarrak, gu, Ekialdekoak, Donbassekoak garela.
Hemen ere badaude Ukrainako pseudopatriotak, baina egia esan Ukrainak euren jabetza, lana, kargua edota galoiak kentzearen beldur den jendea da. Ukrainak, hainbat aldiz, prezioa jarri die separatisten buruei, hau da, gure buruei. Beldur honekin bizi izan gara ia 9 hilabetez: artilleria gure hiria egunero kolpatzen dabil eta ehundaka milaka milizianok, gure lagun eta senideek, gizon arruntek, armak hartu dituzte faxismoaren kontra borrokatzeko, baina hau beste gai bat da.
Gutun hau bilera garrantzitsu baten bezperan idazten dut Bihar gure unibertsitatean ikasle-asanblada bat dago eta gero irakasleen asanblada bat, eta noren alde jarri erabaki behar dugu.
Ira, Donetskeko ikaslea
Donetsken, Urriaren 23a
Itzulpena: Euskal Herria-Donbas Komitea
Reblogueó esto en Euskal Herriko Antiinperialistak.