Nola ari den Ukraina faxismoaren urtean murgiltzen Mendebaldeak ezikusiarena egiten duen bitartean.

Nola ari den Ukraina faxismoaren urtean murgiltzen Mendebaldeak ezikusiarena egiten duen bitartean.

Ukrainar faxismoa goraka doan errealitate bat da. Mendebaldeak hau onartzen ez duen bitartean, genozidiorako bidea urratzen ari da.

Vladimir Golstein
Ingelerazko bertsioa: Russia Insider 

ukronazis

Russia Insider hedabidearen oharra:

Vladimir Golstein AEBtako Ivy Leagueren parte den Brown Unibertsitatean Eslaviar Hizkuntzen Irakasle Asoziatua da.

Artikulu hau osorik ateratzea erabaki dugu Ukrainan ematen ari den faxismoaren gorakada azaltzen duen ezagutzen dugun deskripziorik onena delako.


Egilea AEBtako puntako akademiko bat da, eta artikulu honetan ukrainar faxismoa ez dela Mendebaldeko gobernuek eta hedabideek deskribatzen duten bazterreko fenomenoa, baizik eta ukrainar politika den hirian, kale nagusian paratutako zerbait dela dio; ukrainar krisi politikoa eta krisi horren eboluzioa azaltzeko giltzarri delarik. 

Azken ikerketa akademikoak aintzat harturik, Ukrainan toki egin duen faxismoa faxismo kalikoa dela dio, Europan 30eko eta 40ko hamarkadetan egondako berbera; eta faxismoa hark egin bezala bere asmo arrazista eta genozidak antikomunismoaren inguruko leloen atzean ezkutatzen dituela. Ukrainar faxismoaren gorroto arrazistak bere jomuga Errusiarengan eta errusiarrengan nola topatu duen deskribatzen du, errusiarren kontrako hizkuntza genozida 30 eta 40ko hamarkadetan eslaviarren eta judutarren kontra erabiltzen zen modu berdinean darabiltela argudiatuz.

Egileak, Mendebaldeko gobernuek eta hedabideek zentzua Errusiarekiko gorrotoaren izenean galdu dutelarik, ukrainar faxismoaren lelo antikomunistek eta “europarzaletasun” zuriak tronpatzea nola utzi duten deskribatzen du, hala errealitate honen eta bere ondorio lazgarrien aurrean ezikusiarena egiten dutelarik, bitartean Ukrainako egoerak okerrera egiten duelarik.

Nola interpretatu Ukrainako hiri handienetako bitan, Kharkoven eta Kieven, ukrainar nazionalistek burututako desfileak?

Egoera ezagutzen ez duenarentzat, honek bai tokiko populazioa zein gobernua beldurtzea helburu duen mozkorraldi nazi baten itxura har dezake. Zinez, manifestariek guda garaian milaka judutar eta poloniar akabatzearren ezaguna egin zen Ukrainar Armada Matxinoko (UPA) kideentzat heroi nazionalen statusa eskatzen zuten.
Baina Nz hasten den hitza Mendebaldeko hedabideetan aurkituko delakoan bazaudete, zaudete. BBCk, epelki, “nazionalistek, parlamentariek Bigarren Mundu Gudan indar sobietarren kontra aritu zen talde nazionalista aintzatesteko lege bat onar zezaten eskatzen zuten” zioen. UPA, milaka hildako eragin zituen erakundea “sobietar indarren kontrako” gisa agertzen da. BBCren mizkeria mendebaldeko hedabideek ukrainar bortizkeria azaltzerakoan darabiltena da: edozein taldek Stalinen boltxebismoaren aurka egiten duen bitartean, kolaboratzaile naziak izan zirela ahaztu egiten da. Antikomunismoa edozerren gainetik lehenesteak, prentsak “Ukrainan ez dago nazirik; hori Kremlinen propaganda da” tesia eustea posible egiten du.

Mendebaldeko prentsa honek, Errusian neonazismo zantzu bat aurkituz gero Errusia mizkeriaran aritzen ez denak edo Ukrainan esku-hartzeko Errusiaren ustezko saiakera ezkutu eta ageriak ozen hedatzen dituenak, Ukrainako istiluak deskribatzerakoan, ustekabean oso biguna bihurtzen da. Noski Ukrainaren Mendebalderako “biraketa demokratikoa” mingarria eta malkartsua izaten ari dela aitortuko du, eta albokalte horien adibide bezala aipatuko ditu Eskuin Sektorea bezalako talde edo alderdi erasokorren ekintzak, parafernalia nazia edo iritzi arrazista eta xelebreak. Baina halako aitortzak talde hauek bazterrekoak direla behin eta berriz errepikatzean indarra galtzen du. Baina talde hauek ez dira bazterrekoak, baizik eta Ukraina modernoa hondora eramango duen izeberg ultranazionalistaren tontorra dira.

Izeberg hau nondik ateratzen den jakitea erraza da: Ukrainan gaur egungo gizarte faxista bat sortzen ari da. Agian bere burua demokrazia liberal europarzale gisa edo errusiar kontrola edota sobietar ondarearen kontra borrokan ari den herrialde baten espresio gisa aurkeztuko du, baina Ukrainaren errealitatearen bihurritzearen dosi bikoitz horren atzean errealitate oso itsusi bat dago; berrezarri behar den Ukraina heroikoaren mitoari eta honen defendatzaileak ohoratu eta bere etsaiak akabatu beharrari buruzko erretolika errepikakorra oinarri duelarik. Eta mito hau Ukrainako populazio osoari indarrez inposatu nahi zaio, izaera genozidako bortizkeriako hainbat ekintza ondorio direlarik, esaterako Odessako maiatzaren 2ko sarraskia, edota herrialdearen Ekialdean zibilak behin eta berriz bonbatzea.

Ukrainaz estaltzen ari zaigun errealitate garbi hori garbi ikusten badugu, erregimen faxista ugaritan amankomunak izan diren ezaugarri asko ikusiko ditugu.

Gaur egungo faxismoaren inguruko eskola batek (Emilio Gentile, Roger Griffin, George Mause, Stanley Payne eta Robert Paxton) fenomeno faxistaren ezaugarri generikoak deskribatu ditu. Akademiko hauentzat faxismoa ez da ezinbestean antisemitismoa, izar horiak eraman araztea eta kontzentrazio zelaiak dakartzan aldaera nazia. Batez ere kultur fenomeno bat litzateke “iraultza kulturala zentzu nazionalistan” (Comparative Fascist Studies, Routledge, 2010: 114), zeinaren ondorioz gizartea zentzu mitiko batean egituratzen den. “Entitate mundutar bat, nazioa, sakralizatu egiten du” (Gentile in Totalitarian Movements and Political Religions, 2004: 18); honen iragana imajinatu eta etorkizun utopiko bat artikulatzen du, hau lortzea oztopatzen duen etsai batek soilik saihesten duelarik. Honez gain, gazteriaren esperientzia politiko falta eta alienazioa erabiltzen ditu, hau partaidetza-sentimendu batez, helburu batez eta “haluzinaziozko etsai baten kontrako suntsiketa-emozioez” elikatzen duelarik (Griffin, Radical Right, 1999: 298). Payneren A History of Fascism, 1914-1945, (Londres, 1997: 487-95) liburuaren arabera, herrialde bat norabide faxista abiarazteko, bertan elementu kultural, politiko, sozial, ekonomiko eta internazional batzuk present egon behar dira. Halako elementurik gehienak Ukrainan jada badaude: bai korronte nazionalista indartsuak, erlatiboki berria de Estatu bat, demokrazia liberalaren antzeko sistema politiko bat baina belaunaldi batez soilik izan dena, garapen eskasak edo trokatzeak ekarritako ekonomi krisia, politikoki neutralizatutako armada, alderdi sistema zatikatu edo polarizatua, umiliazio estatusa (Krimearen galera) eta ezkerretik datorren arriskuan (Ukraina Ekialdeko Herri Errepublikak).

Beste hitz batzuetan, faxismoaren aurrebaldintza kultural, politiko eta sozialak Ukrainan gauzatu dira jada. Batez, ere, Eskuin Sektorea bezalako indarkeriazko talde gazteak gidatzen dituen ikuskera politikoa, iraganean egon omen zen eta etorkizunean egon beharko duen Ukraina batu eta indartsuaren mitoa, gero eta ukrainar gehiagok babesten du. Mito honen barnean sartzen dira honen defendatzaile mitiko Stepan Banderaren edo Roman Xukhevitxen aintzatespena, hauek Ukraina etorkizun loriatsu batetarako ibilaldiak inspiratuko dutelarik; zein Ukrainaren paradisu mitiko horretarako bidea oztopatzen saiatzen den etsai Errusiaren arbuioa. Azken hogei urteetan, Ukrainako hezkuntza, historiaren irakaspena, batez ere, mitologia sinplista hau ulertarazteko moduan antolatu da.
Ekialdeko guda zibilak, Krimea galtzearekin bat, Ukrainari buruzko pentsamendu utopikoa puztu du. Etsai mitikoak (Errusiak) hatzaparrak erakutsi ditu, svidomie (ukrainar termino berri eta baliozko bat, jendetza nazionalista politikoki kontzientea deskribatzeko erabiltzen dena) delakoaren indar bateratuaren premia erabatekoa eginez.

Svidomie hau da gaur egun Ukrainan gertatzen ari den bortizkeria gehienaren atzean dauden Eskuin Sektorea eta Gordia Nazional boluntarioa elikatzen dituena. Hedabideek, politikariek eta armadak zuritu egiten dutelarik, svidomie honek erresistentzia urria du. Are gehiago, duela egun gutxi batzuk, Guardia Nazionalaren buru Stepan Poltorak Ukrainako Defentsa Ministro izendatua izan zen; ultranazionalistak armada kontrolatzen dutela (eta ez alderantziz) argi geratu zelarik.

Ukrainar ideologoek oso ondo dakite litekeena dela Mendebaldeak gorroto etnikoa ez onartzea, beraz euren ikusmolde utopikoarekin bat ez datozenen aurkako biolentzia ukatu egiten dute, edo ezinezkoa denean, iluntzen saiatzen dira; egia esan, errusofobia sobietarfobia aurkeztean estrategia oso arrakastatsua erabili dute; hau herrialde Baltikoak eta Eki Europakoak eta zer esanik ez, Mendebaldeko “borrokalari hotzak” euren alde paratuko dituzten mugimendu bikain bat baita. Ez dago esan beharrik XX mendeko mugimendu faxista guztiek euren bortizkeria genozida komunismoaren, boltxebismoaren edota sobietartasunaren kontrako borroka gisa aurkeztu dutela. Hala ere, Errusian neonazismoaren zirkinak topatzean pozten diren hedabide nagusiek, ukrainar erretolika antisobietarrean ez dute nazien “judeoboltxebismoaren” erretolikaren zantzurik aurkitzen.

Beraz, itxuraz muturreko ukrainarrek Leninen estatuak, Stalinen politikak eta ezkerreko alderdiak erasotzen dituztelarik, funtsean, errusiarra den ororen aurkako gorrotoa adierazten dute. (Bestela nola azaldu Leninen eta Stalinen kontrako gar hau Eki Europan edo Errusian inork ez duenean halakorik erakusten?). Beraz, Stalinen nekazal politika mingarriak ukrainarren kontrako genozidio bezala aurkezteak, Ukraina auzoko gorrotagarriaren betiereko biktima denaren mitoa puztea ahalbideratzen die ideologo hauei. Dmitri Kolesnikek esaten digunez “Azov Batailoiko komandantearen ondoko Oleh Odnorozhenkok, ukrainar guda, “sobietartasunaren aurka gudan ari den europar nortasuneko herri baten guda” gisa definitzen du”. Kategoria berekoak ez dira “europar” eta “sobietar” kontzeptuen antagonismo horrek, trebeki, sobietarra dena ez-europarra eta basatia dela pentsaraztera darama. Beraz, sobietarren aurkako guda proiektu genozida baino zibilizatzailea izanago omen litzateke. Duela egun gutxi batzuk, ukrainar legebiltzarreko diputatu Irina Farionek, UPAren heroismoa goratzeko hitzaldi batetan “II Mundu Gudan Moskuren aurka erresistitu zuten ukrainar nazionalisten ideialak Ukrainan unibertsalak izan beharko lirateke (…); ukrainar izpiriturik ez duen Ukrainako biztanle oro exekutatua izan beharko litzateke (…); eta Mosku mapatik ezabatua izan beharko litzateke, Europaren segurtasunerako erremediorik gabeko zulo beltz bat delako” esan zuen.

Mendebaldeko argitalpenei edota itzulpenei jaramon egiten badiegu, ukrainar diskurtso politikoan, bai hedabide nagusietan, zein blogetan, Facebooken zein YouTube bideotan azaltzen denean, dagoen gorroto eta gaizkinahi mailaz sekula ez ginateke jabetuko. Aleksei Sakhnin Putinek atxilo izan zuen errusiar disidente politikoa, beraz “Kremlinen propagandaren bozgorailu” izatearen susmagarri ez dena, orain gutxi Ukrainara egindako bisita batean ikusi zuenaz izututa geratu zen. Bere ustez, ukrainar egoera, eztanda egitear dagoen bolborategi baten antzekoa da. Ukrainatik datorren gorrotoa hain handia da, ezen atzerrian ere ikusten dela, adibidez, New Yorkeko Chelsea galerian emandako argazki erakusteka baten kontrako erasoa batean.

Faxismoa zilegiztatzea, stalinismoaren eta sobietar ondarearen kontrako borrokaren aitzakiaz korronte nagusi bilakatzea Ukrainan ideologia nagusi bilakatu da, ukrainar kazetari Dmitro Manuilskik prozesu hau “diskurtso faxistaren zilegiztatze” deskribatzen du. Egia esan, halako zilegiztatzea aurreko lehendakari Viktor Justxenkok mito nazionalistak ukrainar psikean barneratzen saiatzerakoan hasi zen. Kultur-aldaketa honek 2008an jada arbuioa izan zuen, ukrainar historialari Georgi Kriutxkov eta Dmitri Tabatxnikek Kharkoven argitaratutako Faxismoa Ukrainan: mehatxua edo errealitatea (Faxism v Ukrajine: ugroza ili realnost) entsegu-bilduma dugu lekuko.

Ukrainar nazionalismo mitikoak genozidio handiago batera eramango duen ala ez, ez dakigu, baina ez dago zalantzarik azken hogei urteetan Ukrainan nagusitzen joan den diskurtso faxistak, ekonomi krisiak, ekialdeko zentru elektrikoen suntsipena eta txanponaren balio-galtzeak eraginda okerrera egingo duela. Are gehiago, Ukrainar Gobernua erabat disfuntzionala da; jendeak odola eskatzen du, legebiltzarrean borrokak daude, kanpoan ere bai, eta politikariak erasotzen eta jotzen dituzten jende-taldeak daude. Barne Ministro Arsen Avakovek Irailaren 30ean Facebooken jarri zuen post batean jende honi eskatzen zion lintxatze gehiagorik ez egiteko, ukrainar izena “Europan eta are Amerikan” galtzera eraman zezaketen eta. Bere jarraitzaileetako batzuk erantzun zioten Barne Ministroa “errusiarzaleei aurre egitean” eraginkorra ez zela eta, jendeak bortizkeria erabili behar zuela.

Halere, AEBk Ukrainan dagoen kaosarekiko erreakzioak ez luke Avakov kezkatu behar. Ukrainarren gorroto politiko genozidaren bihurritze trebeak tronpaturik, AEBtako politikariek nahiago dute Errusiarengan eta honen kontrako erronkan kontzentratu. Hala ere, tentsio etnikoen hazkundearen edo nazismoaren inbokazioen ebidentzien aurrean (Ikus Alec Luhnen, Max Blumenthalen edo Stephen Cohenen artikuluak), Etxe Zuriak politikaz aldatzeari uko egin dio. Duela gutxi Harvarden egindako hitzaldi batean, Joe Bidenek, Ukrainako errealitateari muzin eginez, Ukrainako gertakariak ezaguna zaigun Errusiaren kontrako erronkaren aldetik aztertu zituen. Bidenen Guda Hotzeko mentalitatearen arabera, Errusia honek obeditu arte zigortzea da helburu bakarra: “Berriz, AEBen lidergoa eta Estatu Batuetako lehendakaria Europa lotsarazi arte tematzea izan ziren Europa zutitu eta kostuak inposatzeko kolpe ekonomikoak ematera behartu zutena. Eta emaitzak (…) errusiar ekonomia atzeratzea zorian ezartzea izan ziren (…) Putinek aukera bat egin behar du. Beste herrialde baten aurreko halako eraso asimetrikoak ez dira onartuko”. Laburbiltze aldera; izorra bedi Ukraina, guk Errusia atzera egitera behartuz gero.

Bidenek hemen AEBtako kanpo politikaren jardun-patroi ezagun bat erakusten du: arerio historikoarengan fixatzea, gertatzen ari den iskanbila bigarren mailan utziz. Kanbodia, adibidez, eredu dugu. Vietnamdarrek Khmer Gorrien bortizkeria bukatzea erabaki eta herrialdea inbaditu zutenean, AEBk Vietnam gaitzetsi zuen eta Khmer Gorrien erregimena babeste jarraitu zuen. Simon Leys goitizenaren azpian idazten duen Pierre Ryckmans historialariaren arabera:

“1975an Saigon erori ondoren, Kissingerrek Tailandiako Kanpo Arazoetako Ministroari eskatu zion honek Pol Poti AEBtako herriaren adiskidetasuna helarazteko, bere elkarrizketa-kideari iritzi hau emanez: “Noski hauek hiltzaileak direla, baina horrek ez du zertan gure harreman onak kaltetu behar”. Jimmy Carterren administrazioak –Brzezinskiren eraginpean, eta lehendakariak giza eskubideei buruzko enfasi erretolikoarekin kontraesanean- oro har, ildo bera jarraitu zuen”.

Honek, AEBren politika itsua, irudimenezko etsai bati eusten saiatzen den bitartean ukrainar krisian gerta daitekeen genozidioaren aurrean ezjakinarena egitearena, ondo deskribatzen du. Hor dago irudimenezko mehatxu errusiararen kontrako aliantza, hor dago “giza eskubideei buruzko enfasi erretolikoa” –Carterren kasuan bezala- Bakearen Nobel Saria irabazteko darabilen baina Brzezinski eta beste ideologoen adierazpenen aurrean benetako giza eskubideei muzin egiten dien dion AEBtako lehendakaria.

Noski, analogia historikoek oso gauza gutxi frogatu ditzakete, beraz, gure itxaropena, Ukrainan Kanbodian gertatu genozidioa ez errepikatzea da. Hala ere, argi dago Ukrainak bere burua hondamendira daraman herrialde baten antza gero eta handiagoa duela, bere Mendebaldeko bozgorailuek, faxismoaren minbiziak Ukraina kutsatzearen aurrean ezin ikusiarena egiten dutelarik, Errusiari eusteko beharraz ari diren bitartean.

Itzulpena: Euskal Herria-Donbas Komitea

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *