Ukrainako Armadako unitate batek bere soldaduak erasotu ditu. (2014/X/18)

article935

Donetskeko airoportuan borroka bortitzak jarraitzen dute

Milizietako egoitzak zabaldutako informazioaren arabera, armada ukrainarrak bere unitate propio bat bonbardatu eta bertako kide gehienak hil zituen Donetskeko aireportuko erasoan.

Milizietako ordezkaritzaren hitzetan, “Ukrainar armadak, miliziak hartutako aireportuaren aurkako erasoa burutu zuen. Peski izeneko herritik, ehun bat soldadu eta garraio militar zutabe bat sartu ziren aireportuko pistara, miliziek hauen aurka tiro egin ostean soldadu ukrainiarrek beraien tropen aurkako artilleria erasoa hasi zuten”.

Artilleria ukrainarrak bere soldaduen aurkako erasoa jo ondoren bizirik geratu ziren tropak aireportutik erretiratu behar izan ziren, lurreratze pistan hamarnaka gorpu utzita.

Milizietako ordezkarien esanetan, “ESLAren (Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea) bitartekotza lanekin soldadu ukrainarren gorpuak bertatik erretiratzeko negoziaketetan gabiltza”.

Donetskeko aireportuan ere Ukrainako Defentsa Ministerioaren Ikuskapen unitate berezi bat likidatu dute, bere komandantea eta guzti.

article1196

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *