Jatorrizkoa ingeleraz counterpunch eta vineyardsaker
The Saker (euskaraz, “mirotza”) Europan errusiar errefuxiatuen familia batean jaiotako analista militar ohi bat da. Orain Floridan bizi da, Vineyard of the Saker bloga (www.thesaker.net) kudeatzen du eta Russia Insider (www.russia-insider.com) hedabidearekin kolaboratzen du. Saker Blogen nazioarteko komunitateak frantziar, alemaniar, errusiar, ozeaniar zein serbiar kideak biltzen ditu eta laster latinamerikar kide bat batuko du (Mike Whitney).
MIKE WHITNEY AEBtako Washinton Estatuan bizi da. Hopeless: Barack Obama and the Politics of Illusion (AK Press) liburua idazten lagundu du. Hopeless Kindle edizioan ere lor daiteke. Kontaktua: fergiewhitney@msn.com.
Mike Whitney: Estatu Batuek Ukrainan gertatzen ari diren istiluen erantzule al dira?
The Saker: Bai, horretan ez dago zalantzarik. Ukrainar herria Janukovitxen erregimen ustelarekin nazka eginda zegoela egia bazen ere, Estatu-kolpea erabat CIAren prestakuntzakoa izan zen. Europar Batasuna, bereziki Alemania, ere saltsan zegoen arren, ez zuten AEBk jokatu zuen papera jokatu. Victoria Nulanden (AEBtako Estatu Idazkariordearen) telefono mezu grabatuek argi erakusten dute eskenatokiaren atzean hariak nork mugitzen zituen.
Mike Whitney: Zein paper jokatu zuen Obamaren administrazioak Kieveko juntak Ukraina Ekialdean bere herriaren aurka guda pizteko hartutako erabakian?
The Saker: AEBk paper nagusia jokatu zuen. Jakin behar duzuna da Kieven ez dagoela “ukrainar” botererik. Poroxenko eta bere ingurukoak AEBk %100ean kontrolatzen dituzte. Ukrainar polizia sekretuko (SBUko) buru Valentin Nalivaitxenko CIAren agente ezagun bat da. Eta jakina da baita ere Estatu Batuak Poroxenkoz “Ukraina-barneko gure satorraz” ari direla. Bere “erabaki” guztiak Kieveko AEBtako ofizialek hartzen dituzte. Eta garbi dago AEBtako Kongresuaren aurrean Poroxenkok egin zuen hitzaldia estatubatuar batek idatzia izan zela.
Mike Whitney: Ekialdeko independentistak osoa arrakastatsuak izan dire Ukrainar Armadari eta segurtasun zerbitzuetako osagarri unitate neonaziei eusten. Zein paper jokatu du Errusiak Novorrosijar miliziak laguntzen?
The Saker: Errusiaren papera erabakigarria izan da. Errusiar tropak mugan zehar hedatuta ez zeuden bitartean, Moskuk bertara boluntarioak eta armak joan zitezen utzi izan du. Eta laguntza hori FSB, (Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak) edo armadak eman ez badute ere, talde pribatu batzuek eman dute. Garbi esanda, Kremlinak nahi badu, badu “laguntzatxo” bat emateko modua. Momenturen baten badirudi errusiar mugatik artilleria laguntza egon dela (“hegoaldeko eltzea” deritzon horretan), baina laguntzarik gehiena estalian izan da. Estaliko laguntza horrez gain, Errusiak novorossijarrei inteligentzia, logistika eta politika arloko laguntza eman die. Errusiaren laguntzarik gabe, novorossijarrek sekula ez ziren gudaren tortillari buelta emateko gai izango.
Mike Whitney: Putinek Krimeara tropak modu ilegalean bidali al zituen edo dena Mendebaldeko hedabideek zabaldutako ipuin bat izan da?
The Saker: Hori teknizismo bat da. Bai, egia da Putinek errusiar tropak Krimeara bidali izana; baina ez, ez da egia horrek Errusiaren eta Ukrainaren arteko itunek markatutakoaren gainetik egin izana. Gogoratu Itsaso Beltzeko Itsasarmadak Sevastopolen zuela egoitza, beraz bertan ere erabilgarri zeuden hainbat tropa zegoela. Bazeuden baita ere tokiko bolondres ugari operazio espezialetan erabiliak izan zirenak. Bolondres hauek hain ondo aritu izan ziren ezen batek baino gehiagok Errusiar Indar Bereziekin nahastu zituen. Baina bai, egia da Putinek momentu erabakigarrian indar bereziak Krimeara bidali zituela.
Legala izan al zen operazioa? Beno, teknikoki, zenbakiei dagokienez, operazioak ez zuen itunik urratu, baina Ukrainaren burujabetza urratu zuen. Kievek Krimea erasotzeko asmo garbia zuelako (agian Turkia eta tatariarrak barnebilduz) aurkitu zuen Moskuk halakoa egiteko arrazoia. Putinek iniziatiba hartuko ez balu, Krimeako triskantza Novorossijakoa baino okerragoa izango zatekeen. Eta gainera, Putinek Krimea babesteko erabakia hartu zuenerako, demokratikoki hautatua izan zen Janukovitx lehendakaria kargutik kendua izan zen, Kieven lege-hutsune bat eman zelarik. Beraz galdera honakoa da: zer egin behar zuen Putinek, harroputz-talde armatuek boterea hartu duten Estatu batetako legeei men egin, edo egindakoa eginez bakea bermatu behar al zuen?
Putinek egindako aukerak Krimeako herriari erreferendum batean aske bozkatuz euren etorkizunaz erabakitzea ahalbideratu zion. Bai, propaganda anglo-sionistak “pistola batez bozkatzera behartuak” izan zirela esango du, baina hori pitokeria da. Inork ere ez du zalantzan jartzen krimear gehiengoak (%95ak) Ukraina utzi eta Errusiarekin bat egitea erabakiko zutenik. Eta “berdezko gizon armatu atsegin” horiek herriak bere autodeterminazio eskubidea izan zezan ahalbideratu zuen, Kieveko juntak hori sekula bermatuko ez zuelarik.
Mike Whitney: Zer nolako eragina du Obamak Ukrainako lehendakari Petro Poroxenkoren erabakimenean? Washington al da hariak mugitzen dituena?
The Saker: Bai, erabat hala da. Obamak agindu eta Poroxenkok bete.
Edozein tokitan egiten duten bezala, AEBk tokiko oligarkak erabiltzen dute herrialde bat kolonizatu nahi dutenean. Adibide gisa 1991 eta 1999 arteko Errusia dugu. Txotxongilo mozkor bat (Boris Jeltsin) buru zuten oligarka talde batek gidaturik zegoen. Mundu guztiek zekien Errusia estatubatuar kolonia bihurtua zela eta AEBk nahi zuena egin zezakeela. Gaur egun, berdina.
Janukovitx ez zen Ukrainako beste lehendakariak baino errusiarzaleagoa. Oligarka bat besterik ez zen, beste oligarka batek, Poroxenkok, ordeztu zuena. Azken hau oso gizon azkarra da, eta badaki bere biziraupena Sam Osabarekiko duen erabateko obedientzian datzala.
AEBri, hala nahi izanez gero (batez ere Eskuin Sektoreak Kieven boterea hartzen badu) ez zitzaion batere kostatuko Poroxenko uzkailtzea eta beste norbaitez ordezte. Momentuz Poroxenko da Washingtonen gizona, baina hori amenjesus batean alda daiteke.
Mike Whitney: Obamaren administrazioa bere helburua, Ukrainan NATOren baseak (eta agian misil-jaurtigailuak) ezartzea lortzear al da? Honek zer nolako arriskua Dakar Moskurentzat?
The Saker: NATOren baseek zentzua daukate soilik Krimean jartzekoan badira, eta aukera hori jada ez dago mahai gainean. Baina afera honek begibistan ikusten denak baino etorri handiagoa du: AEBk Errusiaren mugan NATOren baseak ezartzeko politika probokatzaile horretan badirau, orduan Errusiak INF Ituna (Erdi-Mailako Indar Nuklearren Ituna) utzi dezake, eta SS-20ren (Sobietar Misil Nuklear Balistikoaren) bertsio aurreratuak Europatik hurbilago paratu. Beraz, AEBen eskusartzeek arerio nuklear ezberdinen arteko konfrontaziora eraman dezake.
Mike Whitney: Europar Komisioa Errusiak bere Hegoaldeko Gas Pasabidea (South Stream), Errusiatik Hegoaldeko Europara eta Europa Zentralera gas-pasabideak aniztuko dituena, eraikitzeko bidean hainbat oztopo jarri ditu. Kritiko batzuen arabera, Obamaren administrazioa mugimendu hauen atzean dago, AEBtako energia arloko enpresa erraldoiek Errusiatik Europarako gas.-suria blokeatu edota kontrolatu nahi zuketelako. Hau al da Ukrainako istiluen testuingurua; estalitako energia guda baten ikusten ari al gara?
The Saker: Hau katramilaren korapilo handi bat da, baina ez garrantzitsuena. Garrantzitsuena den hau, Errusia Ukrainarik gabe superpotentzia ezin izan daitekelaren Zbigniew Brzezinskiren uste okerrak eta horrena adin oker Putinek Sobietar Batasuna berreraiki omen nahi duenaren Hillary Clintonen usteak osatzen dute. Anglo-sionistentzat Ukraina batura zero den joko baten antzekoa da, non AEBk Ukraina edo kontrolatu edo suntsitu behar duen, edozer gauza Errusiak kontrolatzerik baino lehen. Teoria honek akats handi bat du, Errusiak ez bait du Ukraina behar edota kontrolatu nahi. Errusiak nahi duena da ondoan negozioak egiteko bazkide egonkor, elkar-lagunkoi eta neutral bat izatea, ez gehiagorik. Baita orain ere, novorossijarrak independentzia osoa eskatzen ari direla, Errusiak beste asmo batzuei eusten die. Moskuk eskualde bakoitzak berezko autonomia izan arren, Estatu barnean bilduko dituen Ukraina batu nahi du.
Mendebaldean botere-jokotan dabiltzan horiek Ukraina kontrolatzearekin hain obsesionatuta daude ezen ezin dutela imajinatu ere egin Errusiak ez duela halakorik nahi. Baina Errusiak ez du Ukraina nahi. Errusiak ez du hautsitako, kale egindako Estatu disfuntzionalik, arazo sozial masiboak izango dituen Estatu bat, berreraikitzeko bilioika dolarren inbertsioa behar duen Estaturik behar.
Noski Errusiaren eta Ukrainaren artean lotura kultural, historiko eta are senide-arlokoak daudela; baina horrek ez du esan nahi kontrolatu nahi dutenik. Errusiak badu nahi zuena, Krimea. Beste horrekiko Moskuren jarrera honakoa da: “zuek puskatu duzue, zuek arduratu”.
Mike Whitney: Eta nola bukatuko da jokoa? Arrakasta izango al du Poroxenkok Ukraina batuari eustean eta Errusia Europatik bakartzean edo Ukraina ildo politikoen arabera zatituko al da? Edo bada zuk posibleago ikusten duzun hirugarren eszenatokirik?
The Saker: Krimea betirako joan zaie. Eta Novorossija ere bai. Baina azken honen kasuan, agian trantsizio-fase bat eman daiteke Kievek burujabetasun zerbait mantenduko duena.
Epe laburrera borroka gehiago eman daitezke, baina bukaeran adostasun batetara iritsiko dira eta Novorossijari independentzia-antzeko zerbait eman beharko diote. Garbi dagoena da edozein itun sinatu aurretik gauza bi konpondu beharko direla:
1– Kieven erregimen aldaketa bat eta desnazifikatzea eman beharko dira.
Ez Errusia ez Novorrosija ez dira seguru egongo Kieven naziak boterean dauden artean. Beraz, afera erabakigarri hauek konpontzen hasi aurretik, xelebre nazionalista errusofobo horiek uzkaili egin beharko dira. Honekiko errusiarrak eta novorossijarrak pixka bat desados daude. Novorossijarrek independentzia osoa nahi dute eta “Kieveko naziak pikutara!” esango dute, baina Kremlinak erregimen aldaketa batekin nahikoa du, eta bere segurtasun nazionalerako erabakigarria dela ikusten du. Itxaron eta etorkizunean honek nola eboluzionatzen duen ikusi beharko dugu.
2– Dohaintza-emaileen goi-bilkura bat eman beharko da.
Ukraina hilda dago, hondakina besterik ez da. Hau berreraikitzeko urteak pasa eta dirutza itzela inbertituko beharko da. Eta horretarako, bai AEBk, bai EBk eta bai Errusiak lagundu beharko dute. Anglo-sionistek posizio maximalistari eusten badiote eta Kieveko Junta nazia babesten jarraitzen badute, Errusiak ez du kopek bat ere jarriko eta laguntza osoa Novorossijara bideratuko du.
Lehenago edo beranduago AEB eta EB Errusiaren laguntza beharrezkoa zaiela jabetuko dira. Eta horretaz jabetzen direnean, batera lan egingo dute akordio ulerkor bat lotzeko, Orain, inork ere Inperioari erronka joko ez diola erakusteko Putin zigortzearekin (zigor ekonomikoak eta isolamendu politikoa erabiliz) kezkatuago ematen dute. Baina halako jarrera batek ezin du errealitatea aldatu. Mendebaldeak Errusiaren elkar-kidetza behar du, baina Errusiak ez du kooperatuko konpromisorik lotu gabe. AEBk baldintza batzuk onartu beharko ditu Moskuk akordioren bat sinatu aurretik.
Ukraina: betirako joan da.
Esateko goizegi bada ere, nire ustez, orain arte ezagutu dugun Ukraina betirako joan zaigu. Krimea Errusiaren parte izango da, eta Novorossija independente izango da, litekeenez Errusiarekin elkartze itun bat sinatzen duelarik. Gainontzeko Ukrainari buruz, oligarka ezberdinen eta nazien arteko borroketan murgilduko da, eta azkenean pragmatistak agertuko dira eta egoera egonkortzearen alde egingo dute. Azkenean, egonkortze berri bat emango da eta Estatu berri bat agertuko da, baina ez dakit zenbat denbora eramango duen honek.
Analisi sakonago bat, hemen (ingeleraz):
http://vineyardsaker.blogspot.com.es/2014/09/the-russian-response-to-double.html