Euskal Herria-Donbas Komitearen hitzaldia Azpeitian

Urriaren 7an, Azpeitiko Gazte Asanbaldak antolatuta, Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak hitzaldi bat eman zuen bertan, Urolaldeko herri honetako gaztetxean. Komite kidea den brigadista bat, berriki Errusiatik bueltatua eta Jon Kortazar historialaria izan ziren.

DSC00273

Bi ordu eta erdiz (gutxi-gora-behera) aritu ziren komitekideak bertan hizketan. Lehenengo Kortazarrek Ukrainako historiaz, Maidanen mugimenduaren agerpenaren zergatiez, eta Novorossijako proiektuaren ezaugarriez eta guda zibilaz hitz egin zuen. Ondoren, brigadistak Novorossijarako Euskal Brigadaren esperientziaz hitz egin zuen. 8 kidek osatu zuten Euskal Brigada, eta Banda Bassotti musika-talde italiarrak antolatutako Karabana Antifaxistaren barne joan ziren. Moskun eta Rostoven egon ziren bai ekitaldi politikoak egiten, eta bai gudatik errefuxiatutako jendearekin; bertan ekitaldi politiko antifaxistak egin, laguntza huimanitarioa eman, eta informazioa lortzeko elkarrizketak egin zituztelarik; nahiz eta, Minskeko Akordioaren baldintzak direla medio, azkenean brigadak ezin izan zuen Novorossijan sartu. Brigadistaren errelatoa oso hunkigarria izan zen, batez ere ur gabeziari buruz aritu zenean, non Novorossijako biztanle asko Errusiara ur bila joan eta gero euren herrialdera berriz borrokatzera joaten baitzirela kontatu zuenean.

25-30 bat ikusle bertaratu ziren, eta interes handia erakutsi zuten, galdera asko egin izna bait ziren.

DSC00274

Eskerrik asko Azpeitiko Gazte Asanbladari, batez ere Yuri Agirreri.