Aleksei Mozgovoi: Kharkov eta Odessa erasotzea ez da soilik posible, baizik eta beharrezkoa era bada.

«Golos Sevastopolia» hedabideak (Sevastopolen Ahotsa) egindako elkarrizketa.
Jatorrikoa errusieraz: voicesevas.ru

Kharkov eta Odessa erasotzea posible izateaz gain, beharrezkoa ere bada, Minskeko Itunek ukrainar armadaren posizioak gotortzea ahalbideratu badute ere. Strelkoven itzulerak Miliziak indartzea ahalbideratuko luke. DHE eta LHEko zuzendariak boterea elkarbanatzen ari dira .

10658637

Elkarrizketatzailea: Egia al da Novorrosijari traizio egiten ari zaion taldexka bat badagoela?

Mozgovoi: Galdera zehatza eta garbia da, baina traidoreak beti ez dira hain zehatz eta garbi ikusten ahal. Ez dira norbanakoak, egitura bat dute. Milizia barruan traidoreak, eskuak garbi ez dituztenak egon daitezke, beraz gobernuetan ere, esku garbirik ez dutenak eta aulki bero bat edo dirua besterik nahi ez dutenak egon daitezke. Horiek dira Novorossijari traizio egiten diotenak. Basurdea ezin da harrapatu baino lehen saldu. Eta hau gertatu da hemen: ondasuna, negozioak eta abar banatzen aritu zian dira.

Elkarrizketatzailea: Novorossjaren ordezkariak “bosgarren zutabekoak” al dira zure ustez?

Mozgovoi: Gure herriaren ordezkari politiko bakarra zirudien Eskualdeen Alderdiak ere bere barnean “bosgarren zutabekoak” ditu, boterera itzultzen saiatzen ari direna.

Elkarrizketatzailea: Zer iritzi duzu Verkhovna Radarako hautagaitza aurkeztu duten alderdiez?

Mozgovoi: Verkhovna Radan bosgarren zutabea eta hamargarrena ere badaude. Han dena da lanbrotsua eta iluna, handik ez dator ona izan daitekeen ezer.

Elkarrizketatzailea: Zer esan ahal duzu komunistez?

Mozgovoi: Zer esan daiteke 70 urtez boterean egon den eta estatuaren porrota ahalbideratu duen alderdi batez? Beste 23 urtez boteretik gertu, parlamentuan egon den eta norabide sozialistan ezer ere egiteko gai izan ez den alderdi batez? Hau horrela izan da, ez? Beraz, euren mesederako baino ez daude hor.

Elkarrizketatzailea: Zein izango litzatekeen Novorossijarentzako eskenatokirik aproposena?

Mozgovoi : Novorossijaren etorkizunaz aritzeko bere gaur egungo posizioa eta statusa kontutan hartu behar dira. Etorkizuna lanbrotsua da oso, eta nolabait esateko oso urruti dago. Gaur egun, guretzat garrantzitsuena borrokan hildakoak, hildako zibilak eta ekonomi suntsipena dira. Gaur egun ez dago etorkizunik, etorkizun hori eraikitzeko bizirauteko aukera baizik.

Elkarrizketatzailea: Eta dena delakoa ere; zeintzuk izan beharko ziratekeen Novorossijaren mugak: suetenaren momentuko fronte-lerroak edo Lugansk eta Donetskeko eskualdeen mugak?

Mozgovoi: Hau Minskeko Itunaren giltzarrietako bat da. Nola sinatu daiteke gure lurraren zati ezdeus bat usten digun itun bat? Mapa ikusten badugu, gure lurraren herena edo gutxiago dugula jabetuko gara. Azpimarratu behar dut gure lurra Novorrrosija dela, ez DHE eta LHE.
Orain inork ez zuen ukrainar tropak mugaz bestaldean ezartzerik planteatu. Hau gertatuko balitz, berreskurapen ekonomikorako aukeraren bat izango genuen, eta ez ginateke hain haserre egongo. Apurrak utzi dizkigute, eta horiekin konformatzea zaila da.
Hau sinatu zuten zuzendarien inaktibitateak eta ahuldadeak egoera tamalgarri honetara eraman gaitu. Hobe litzateke negoziazioak beste hilabetez luzatuko balira. Negoziatu beharra badago, helburuek buruan negozia dadila.

Elkarrizketatzailea: Komandante gisa ukrainar armada erretira dadin lor zenezake?

Mozgovoi: Ukrainar armada egonkortzen eta gotortzen ari da. Orain zaila da zeozer egin dezakegun ala ez suposatzea. Bake akordioaren aurretik uxatzeko aukera bat bageneukan. Ia galerarik gabe Debaltsevo hartzeko aukera genuen. Orain ez dugu aukera hori.

Elkarrizketatzailea: Posible al da Kharkov eta Odessa erasotzea?

Mozgovoi: Uste dut posible ez, baizik eta beharrezkoa dela. Izan ere ematen du herrialdea gudan egon arren ez dela ezer aldatu. Agintean lehengo jende bera dago. Pertsonei ahoa estaltzen diete. Ez dituzte jende xumearen iritzia edota estutasunak kontutan hartzen. Zeozer aldatzeko, guda bat bezalako prebentzio neurri bat behar da, jauntxoak jabetu daitezen beti ezin garela eurak dioten bezala bizi, herriak dioen bezala baizik.

Elkarrizketatzailea: Errusiar Federazioaren aldetik nahikoa laguntza al duzu?

Mozgovoi: Nahikoa ez dela esatea nire aldetik harrokeria galanta izango litzateke. Nahikoa da, eta garrantzitsua gainera. Errusiar Federazioak bidaltzen duenaren zati handi bat bidean galtzen da, eta honek egiten du azkenean Errusiar Federazioaren laguntza nahikoa ez izatea. Errusiar Federaziotik laguntza-kopuru bat irteten da, eta hona beste kopuru bat heltzen da.

Elkarrizketatzailea: Estraperloa dagoelako?

Mozgovoi. Hori da gure funtzionarioen denbora-pasarik gogokoena, bai errusiar federazioan zein hemen. Gustatu ala ez.

Elkarrizketatzailea: beharrezkoa al da Igor Strelkov Donbassera itzultzea? Ez diotela itzultzen uzten esaten da hortik…

Mozgovoi: Gizartearen eta azpidibisio militarren sendotzerako beharrezkoa da. Galdera da: gaur egungo Gobernuarentzat beharrezkoa al da? Bera ikurrina zeramala aurretik zihoan, eta herria bere atzetik. Ikurrina hori kendu digute. Bera itzultzea ona litzateke.

Elkarrizketatzailea: zer espero duzu Milanen Poroxenkok eta Putinek izango duten goi-bilkuraz?

Mozgovoi: Egia esaterik nahi baduzu, ezer ere ez.

Elkarrizketatzailea: Borroka-zelaia utz zezazun eroskeria-proposamenik izan al duzu?

Mozgovoi: Proposamenak jaso izan ditut, agian hasiera batetik esan dudalako halakorik interesatzen ez zaidala. Hemen daude nire zapatak. Honekin nahikoa dut Milioi horiek ez didate zoriontasunik emango.

Elkarrizketatzailea: Etsairik ba al duzu?

Mozgovoi: Gobernu oso bi: DHEkoa eta LHEkoa. Ustekabeko etsaiak. Eurengandik traizio besterik ezin liteke espero eta hala gertatzen ari da.

Elkarrizketatzailea: Zuk 40 urtetara ez zara iristen. Zenbat urtez espero duzu bizi eta borrokatzea?

Mozgovoi: (Irribarre egiten du). Nik dakidanez borroka bizi osorako da, ez hilabete batetarako, Bizi, Jainkoak nahi duen beste.

Elkarrizketatzailea: Nola imajinatzen duzu Novorossijaren armarria? Ukrainako Errepublika Sozialistarenaren antzekoa izango da, UNRrenaren antzekoa?

Mozgovoi: Eta zergatik hartu behar ditugu jada desagertutako eredu horiek? Agian denborarekin bat eredu berri bat, arau berri batzuk topatuko ditugu. Araurik garrantzitsuena kontzientzia da. Pertsonek hau kontutan hartzeak, gauzak aldarazi ditzazke.

Elkarrizketatzailea: Gaur jai ortodoxo handi bat da. Zer opa diezu Novorossijako ortodoxoei?

Mozgovoi: jai honetan kosakoen batailoi baten zin-egitea antolatu dugu. Eta goarnizioaren zin-egite ekitaldian etsaiak su egin du. Mendebaldeko Ukrainan sinesten duten, eta han oso erlijiosoak direla uste duten pertsonei, eurek Urriaren 14n eraso egin zutela gogoraraziko diet. Bai, han gure koartela zegoen, baina populazio zibilaren kontra eraso zuten.
Agian ukrainar gobernuan dauden asko ez dira ortodoxoak, nahiz eta eurek ortodoxoak direla esan.

Elkarrizketatzailea: Zure atzean Garaipenaren Ikurrinaren kopia bat duzu

Mozgovoi: Guda oso latz bat izan zen eta pairamendu handiak jaso zituzten. Martiriak izan ziren. Bandera honi buruz hitz egiterakoan, pertsona haiez hala mintzatu behar gara. Ustez zurien ordezkari ziren kosakoen sorbaldakoak ditut, eta ondoan Ikurrin Gorria. Gure arbasoen historia gure historia da. Historia honen zati bat ezin dugu errepikatu, baina beste zatia ohoratu eta gogoratu egin behar dugu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *