Ukrainar soldaduen eta zigor-taldeen krimenak: ohizkanpoko armetatik organoen salerosketaraino. Donetsk eta Luganskeko eskualdetako populatutako zonaldeetan gertatutakoa ukrainar tropek plangintza baten araberakoa izan da; hainbat argazkik, bideok frogatu eta nazioarteko begirale eta kazetarik informatu dute. Orain arte Europak eta AEBk ez dute arreta handiegirik jarrik “Kremlingo propaganda” zelakoan. Mendebaldeko komunikabideek, ukrainar tropek debekatutako armak edota tresna militarrak erabiltzea terroristen kontrako borrokarako “legezko neurriak” zirela esan dute. Hala ere, ESLAren ordezkariak ukrainar soldaduek eta zigor-batailoietako bolondresek egindako krimenak aintzatestear daude: adibidez, ohizkanpoko armen erabilera, zibilen bahiketa edo presoen tortura. Amnesty International erakundeak Aidar zigor-batailoiaren krimenak, bahiketak eta zibilen torturak, deskribatzen dituen txostena zabaldu du. Nazioarteko begiraleek zibilak eta guda-presoak piloetan lurperatuak izan direla aurkitu dute, jende hori zigor-batailoiek bahitu izan zituztelarik.
Baina, informazioen arabera, ukrainar tropek kontrolatutako lurraldeetan eman izan diren pilokako lurperatze “diskretuetan” ez dituzte bakarrik Donbasseko herritarrak lurperatzen. Halako pilokako lurperatzeak emateko Alemaniatik bi labe eramangarri ekarri dituzte. Halako labeetan, gero “ekintzan galdutzat” emango zituzten soldaduak erre dituzte. Hildako asko hil egin direla erregistratu ere egin gabe eta markarik gabe lurperatu dituzte. Irailaren 23an, Dnepropetrovsken 332 ukrainar soldadu lurperatu zituzten, soilik 22 gorpu identifikatu ahal izan ziren. Irailaren 22an, Zaporizhia eskualdean, “operazio antiterroristan” parte hartu zuten 55 soldadu lurperatu zituzten, horiek oraindik identifikatu gabe daude. Irailaren 11an Dnepropetrovsken Ilovaisk ondoan hildako identifikatu gabeko 11 soldadu lurperatu zituzten.
Halere, boluntario neonaziz osatutako ukrainar zigor-batailoien kartzelan egondakoek arreta berezia merezi dute. Aleksandr, ukrainar kartzela batean aste batzuk eman zituen Donetskeko herritarrak hau diosku: “Lehen bi egunetan jipoitua izaan nintzen, eta ez zidaten ezer galdetu ere egin. Gero jipoitzen jarraitzen zuten, baian aldi berean antolakundeetako ordezkariez galdetu egiten zuten. Ezer ez nekienez, Ukrainako Informazio Zerbitzura (SBU) bidali ninduten. Bertan, nire buruan zaku bat jarri zuten, hanketan jotzen ninduten bitartean. Baina aldi berean SBUn egoteaz pozik egon nintzen, banekielako galdeketan hilko ez nindutela”. Nizhniaia Krinkatik hurbil dagoen Kommunarskaia herriko 22 meatzean, ESLAk pilokako lurperatze bat aurkitu zuen, eta han ikusitakoa ikaragarria izan zen: hildako askok eskuak bizkarrean zituzten, buruan tiro jota hil zituztelarik. Hauek zigor-batailoiek hil zituzten, biktimetako bat haurdun zegoen emakume bat zen. Beste emakume baten gorpua bururik gabe aurkitu zuten. Fosa honetan ikusitako gorpuetan torturen zantzuak ikusi ziren (gizon batek bularra eta sabela zabalduak zituen) eta hiltzeko eskema antzekoa zen: eskuak bizkarrean eta buruan tiro.
Ukrainar erietxe militarretako medikuengandik jakin dakigunez, hildakoen gorpuen parteetatik organoak hartzen dituzte, eta organoak AEBtara eta Europara bidaltzen dituzte transplanteak egiteko; serbiar eraildakoekin egin izan zen bezala, Hagako Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Epaitegiko Carla Del Ponte fiskalak bere liburuan berri eman duenaren arabera. Ukraina giza organoen merkatarien nazioarteko kate kriminalaren kate-begi bihurtu dela hainbat frogek diote. Ukrainako erietxe militarretako mediku ukrainarren arabera, uneoro bertan mediku atzerritarrak daude, zauriz hildako soldaduen organoez, transplanteetarako beharrezkoak ote diren telefonoz eztabaidatzen. Ukrainar hacker batzuek Julia Timoxenkoren e-maila irakurri eta hedatu dute, Sergei Vlasenkorekin izandako eztabaida batean, honen eta alemaniar mediku baten artean ekintza militarretan hildako soldaduen organoen horniketaren inguruko aferei buruz izandako korrespondentzia aurkitu izan dute. Eta hau ez da kasu bakarra. Altxamenduaren lehen egunetan, Maidango “defentsa-zenturia” batetako kideek Svoboda alderdi neonaziko buru Oleh Tiahniboken baimenarekin Kieveko Baikov hilerriko krematorioa okupatu zuten. “Defentsa-zenturia” honetan Tiahnibokekin kolaboratu zuten zenbait mediku egon ziren, geroago Europarako organoen horniketa eskandaluan murgildurik agertuko zirenak. Eta krematorio hori hartua izan ostean, Kieven herritarrak isilpean desagertzen hasi ziren. Herri-milizien eta ukrainar militarren arteko azken presio-trukaketak ukrainar engainua erakutsi du: militanteen ordez ondoko herrietan bahitutako zibilak eman bait dituzte trukearen parte. Benetan armak hartutako horiekin zer gertatu den ez dakigu: agian denbora luze baten ondoren fusilatuak, torturengatik hilak edota euren organoak salduak izan badira jakingo dugu. Edo agian ordurako Europak Kieveko kriminal militarrak eta euren zerbitzuko neonaziak babesteari utzi izango dio.
Iturria. Novorossia News Agency