PRESS BANDA BASSOTTI – Errusiatik maitasunez – Karabana antifaxista #Carovanaantifascista
Esperientzia ahaztezina bizi eta gero, hemen gaude berriro. Ondoren azalduko ditugun arrazoiak direla eta zenbait egunetan komunikazioak eten behar izan ditugu. Errusiak Donetskera heldu ginenetik arazoak izan dira nagusi. Azken asteetan Ukraniako egoera politikoa nabarmen aldatu baitzen. Minskeko akordioen ostean, EZ DAGOEN su etena indarrean, itxita daude mugako pasabide guztiak (ofizialak zein ez ofizialak). Horrela, izatez Ukraniara baimenik gabe sartzea ezinezkoa zen . Gure etorrera oihartzun handia izan zuen; Errusiako Komunikabide nagusienek Karabana Antifaxistari buruzko informazioa zabaldu zuten: Eskainitako elkarrizketa eta berriei esker gure helduera ez da oharkabean geratu. Errusiako eta Novarrosijako herriek egiten ari ginena zenbat estimatzen zuten biziki erakutsi ziguten baina erabat ezinezkoa zitzaigun Ukraniara sartzea, programatuta geneukan bezala. Donetsken egondako egunetan, bai Luganseko eta Novarrosijako Donetskeko parlamentariek bisitatu ziguten eta baita saiatu ere gure sarreran laguntzen. Novarrosijako Komando Militarreko geneukan kontaktuak ere zailtasunak izan zituen gure ostatua aurkitzeko. Gerrek ulertzeko zailak diren arazoak sortzen dituzte. 40 Km.tako bidaia behar zuena, gurekin kontaktuan jarri behar zen milizianoarentzat 150 Km.takoa bihurtu zen, bonbek errepidean eragindako zuloek eta segaden arrisku etengabea zirela medio.
Donetsken egondako egunetan hamaika ideia mamitu genituen Ukraniara legez edo legez kanpo sartzearren. Karabanak berak une zailak bizi izan ditu. Azkenean, Karabana Antifaxistaren hiru delegazio txiki Novarrosijan sartzea lortu zuten -bat Donetskera, bigarrena Luganskera eta hirugarrena Stahanovara- horrela helarazi zieten Donbasseko lurraldeetara gure bihotza eta gure amorrua.
Donetsken zeudenak handik irten eta euren etxeetara, Errusiara salbu bueltatu arte itxaron dugu komunikatu hau idazteko. Hori izan da, esan bezala, komunikazioak eteteko arrazoia.
Etxeratzeko bezperan, Komando Militarreko neba-arreben bisitaz gozatu genuen ostatuan. Begiak malkoz beterik hartu genituen eta gauaren zehar festatu genituen. Hizkuntza ez zen oztopo izan, kantuez, dantzez eta besarkadez osatutako komunikazioan. Euren esku utzi genituen materiala eta diru laguntza, herritarren gizartearen eta langileriaren elkartasunarekin batera. Betirako gure gogoan geratuko den gaua.
Kronika honetan Moskuko neba arrebak eskertu nahi ditugu, gure bidaiarako emandako laguntza eskuzabalagatik. Errusiar herriari ere eskerrak eman nahi dizkiegu neba-arrebatzat hartu baitziguten, etxean bezala sentiaraziz.
Komunikatu hau amaitzeko, gogoratu nahi dizuegu laster berri gehiago egongo direla eta Karabana Antifaxistaren ibilbidea ez dela inondik inora bukatu….
EZ DIRA PASAKO!
Banda Bassotti, 2014ko urria,
Erroma.