(Oxandabaratz)
Joan den Irailaren 27an, ukrainar faxistek (Eskuin Sektorea/Pravii Sektor), Barne Ministro Arsen Avakoven konplizitatearekin, Kharkoveko Leninen estatua bota ziten (Europako handiena). Halako estatua bat botatzeak suposatzen duen arriskuak (lurzoruarentzatko, inguruko etxeentzako eta abarrentzako) kontutan hartu gabe egin zuten, baian berdin zitzaien, garaipen sinboliko-politiko bat nahi zuten eta.
Baian nor da Lenin ukrainarrentzat? Leninek, XX mende hasieran, bere idatzi guztietan, jada ukrainar herriaren nazionalitatea (oraindik ofizialki ez zegoen hala onartua) defendatzen zuen, eta baita ere autodeterminazio eskubidea. Urriko Iraultza Sozialista gertatu eta gutxira Petrogradon Taras Xevtxenko ukrainar poeta nazionalaren inoizko lehen estatua inauguratu zen. 1918an Iraultza Sozialista Ukrainara hedatzean, Lenin izan zen (bai bere alderdi barruko eszeptikoen kontra eta baita beste indar batzuen kontra) Ukrainako Errepublika Sobietar independentea gauzatu zuena. Bera izan zen historian lehen aldiz “ukrainar” Estatu bat posible egin zuena, muga eta dimentsio estatalekin (burujabe izateko aukerekin, ez Petliura bezalako “nazionalisten” bezala, 1918an inperialismoarekin itunetan, Ukrainatxo ez-bideragarri bat soilik lortu zutena, poloniar edo alemaniarren laguntzarik gabe gauzatzeko gai ez zena, herri babesik gabeko proiektua izan zena eta kanpoko inperialisten mesedetan zegoena). Leninek ukrainar Estatu bideragarri bat lortu zuen, bai etsaiei (zuriek ez zuten ukrainar nazionalitaterik onartzen), zein kanpotarrei (poloniarrei) zein errusiar iritzi publikoaren zati handi bati aurre eginez.
Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista, 1922an beste errepublika sobietar batzuekin, Sobietar Batasunaren fundatzailea izan zen. Bertan, hasiera batetik “ukrainartze” (ukrajinizatsija”) edo “bertakotze” (“korenizatsija”) politika bat aurrera eman zen. Ukrainera hirietan sartu zen, argitaletxeetan, liburuetan, operan, filmeetan, erakunde ofizialetan agertuz; hau da kultur-hizkuntza eginez, orduko “baserri-hizkera” estereotipoa gaindituz. Ukraineradun idazleek lehen aldiz euren lana ezagutua eta baloratua aurkitu zuten. Ukraina herri aurreratu bat egiteko oinarriak jarri ziren.
Eta orain “ukrainar patriota” deitzen diren horiek (patriota faltsuak), Eskuin Sektoreko faxistek, Avakov barne ministro txakurraren laguntza euren nazionalitatea eta Estatua posible egin zuenaren estatua bota dute, soilik gorroto duten errealitate bat islatzen duelako (sozialismoa, eta ukrainar eta errusiar herrien arteko anaitasuna). A zer paradoxa, ukrainar (gezurrezko) patriotak ukrainar Estatuaren fundatzaile praktikoaren estatua botatzen: hau euskaldunok Lauaxeta, Iparragirre, Etxepare, Axular edo Agirreren estatuak botatzea bezalakoa, italiarrek Mazzini edo Garibaldiren estatuak botatzea serbiarrak Karadjordjeren edo Vuk Karadzicen estatuak botatzea, edota hungariarrak Istvan edo Kossuthen estatuak botatzea bezalako zentzugabekeria da. Baina faxismoa eta zentzua ez dira sekula bat etorri.