Erreferendumak: Lugansk bidea, Donetsk bidea, Krimea bidea.

Donetsk bidea. Lugansk bidea. Krimea bidea. Zirt-zart bideak, edo nola gauzatu erabakitze eskubidea, nola hartu Autodeterminazio eskubidea herriaren eskuekin, erreferendum libre eta herrikoien bitartez oraina eta etorkizuna erabakitzeko. Tanke pinotxetista modernoen kanoikadei aurre eginaz. Aurre eginaz sarraskiei, operazio ‘antiterroristei’, europar batasunaren eta yankien inperialismoaren presio belikoari. Aurre eginaz komunikabide infektuen irainei, gezurrei eta manipulazioei. Nola antolatzen diren langileak, gazteak, etxekoandreak, edadekoak, denak. Nola defendatzen diren norbere lurra, askatasuna eta duintasuna kosta zer kosta; nola zartatzen zaizkion muturrak munstroari, bere artilleriari bozak kontrajartzen. Zer nolako lezioa ari zaizkigun ematen bertako anai-arrebak. Etorkizunean gerta zer gerta, jada erakutsi digutenak noraino den gauza herri bat mobilizatzeko, antolatzeko eta borrokatzeko, faxismoa inposatu nahi zaionean.
Eskoziara begira, QuebeceraZuenTankeakGuretzat begira, Kataluniara begira gaude eta kitto, mundua hortxe amaituko balitz bezala. Adierazpenik ez: Oro bat, isiltasuna.
Izango da lagun hauek ez daukatela gafapastarik, lokatzez zikinak daudela eta hortzik gabeko amona antifaxista horiek ez direla gure estandar estetikoetan kabitzen, militarrei aurpegira FAXISTAK oihukatzen, tankeei eskura daukatena jaurtitzen. Izango da ez dugula Legarde txit fina haserretu nahi, hari eta bera bezalako kriminalei gure iritzia axolako balitzaie bezala. Edo ‘beste Europa bat’ sortzen lanpetuegiak gabiltzala, Europako tankeak gorputzekin geratzen dabiltzan ‘errusiazale’ haien borrokari, adoreari eta kastari jaramon apur bat egiteko ere.

Autodeterminazio eskubidearen inguruan ematen ari zaizkigun lezio praktikoak jakinmin ttikiena ere ez digu piztuko? Zapaltzen ditugun alfonbrek junta kolpista nazi baten armadaren zibilen kontrako tiro-hotsak isilaraziko dituzte agian?
Bihoakie gure elkartasun sentittuena eraildakoen senide eta lagunei. Eta gure esker ona naziak historiako zaborrontzira bota zituztenen ondorengoei, beste behin ere frogatzeagatik zenbat kostatzen den askatasuna, eta ze ederra den.
Zorionak!

tankeakiturria: Euskal Herriko Antiinperialistak
2014/05/13an argitaratuta

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *