MILIZIAREN TXOSTENA Donetskeko aireportutik ihes egiteko Ukrainar azpidibisioen beste saiakera bat zapuztua izan da. Tonenkoe aldean sartu diren indar guztiak likidatuak izan dira. Miliziakoek etsaia Grad jaurtiketez eraso dute, eta sarraldia saihestua izan da. Gure artilleriak aerodromoa, eta Peski eta Avdeevka herrietako errefortzuak jo ditu. Etsaiaren tiro-motzeko hegazkina Kumxatskin atzeman dugu. Batailan Ukrainar dibertsionisten kotxe bat hautsi dugu, besteek ihes egin ahal izan dute. Gure aldetik zauritu bat egon da. Ukrainar armada tropa gehiago ekarri ditu Mariupolera, armatutako ibilgailu astunak barne. Etsaia suetena urratzeko prestatzen ari da, agian bizkarretik jotzeko asmoa du. Oso zaila eta arriskutsua litzateke Novorossijako indarrentzat Mariupol guztiz inguratzea, ondoko errepideetan etsaiaren tropen kontzentrazio handia eman bait da. Badakigu Ukrainar armada laguntzera AEBtako eta Poloniako soldadu gehiago etorri direla. Presoen trukaketarako talde amankomuna antolatu da ukrainar armadarekin. Halere, trukaketa prozesua zaila izaten ari da ukrainar aldeak jartzen dituen trabak direla eta.
Iturria. Novorossia News Agency