Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikaren iragarpen amankomuna (2014/IX/09)

Donetskeko Herri Errepublikaren eta Luganskeko Herri Errepublikaren iragarpen amankomuna

 

novor-flag

Gaur, irailak 9, goizeko 9:15etan

Errusiako Federazioko lehendakari den Vladimir V. Putinen ekimenak babestuz, Donetskeko Herri Errepublikak eta Luganskeko Herri Errepublikak Irailaren 5ean Minsken aurtengo irailaren 5ean burutu zen Hiruko Harreman Taldearen elkarrizketetan parte hartu zuten.

Donetskeko Herri Errepublikaren Ministro Kontseiluko lehendakari Aleksandr V. Zakhartxenkok eta Luganskeko Herri Errepublikako Ministro Kontseiluko lehendakari Igor V. Plotnitskik, hain zuzen, negoziazio horietan Donetskeko Herri errepublikaren eta Luganskeko Herri Errepublikaren aldetik parte hartzeak, Vladimir V. Putinen ekimenari emandako arretaren adierazgarri izan da.
Beraz, Donetskeko Herri Errepublika eta Luganskeko Herri Errepublika, bi errepubliketako buruek ordezkatu dituzte, hau da, erabakiak hartzeko ahalmena eta hartutako erabakien ardura duten ordezkari gorenek. Hala ere, Ukraina, Ukrainako lehendakari ohi Leonid D. Kutxmak ordezkatu du, inolako botererik edota hartutako erabakiengatik inolako ardurarik ez duenak.

Begi-bistakoa da, Ukrainak, Ukrainako lehendakari Petro Poroxenkoren Bake Planaren eta Errusiar Federazioko lehendakari Vladimir Putinen ekimenen aplikaziorako urratsetatik sortu Hiruko Harreman Taldearen elkarrizketen oinarrian sinatutako Protokoloan ezarri betebeharrak urratzeak dakartzan ardurei uko eginez, negoziazio hauek fartsa eta formalitate huts bihurtu dituela; Protokolo hau, Ukrainaren aldetik, ez baitu dagozkien botereak dituen inolako ofizialek sinatu.

Ukrainak suetenerako negoziazio hauetan duen interes bakarra bere unitate militarrak berrantolatzeko eta inbasioa eta zigor-guda jarraitzeko indarrak biltzeko tartea irabaztea da. Honen froga dira bai Ukrainako Segurtasun eta defentsa Kontseilu Nazionaleko ordezkari Andrii Lisenkok 2014ko irailaren 6an egindako adierazpena, zein Kieven zigor-indarrek gure Errepubliketako hiriak bonbatzen jarraitzea, hildakoak eta zaurituak, horien artean zibilak, eragin izan dituztelarik.

Donetskeko Herri Errepublikak eta Luganskeko Herri Errepublikak, armak uztearen betebeharrari atxikirik; honako hau adierazten dute.

Ukrainako zigor-unitateek armak berriz erabili orduko, Donetskeko Herri Errepublikaren eta Luganskeko Herri Errepublikaren okupatutako lurrak askatzeko operazio militarra berriz hasteko eskubidea gure esku dago.

Iturria: Novorossia News Agency