Aleksei Mozgovoi: Oligarken eta politikari faltsuen auka! Herriaren alde!
Novorossijak bizi behar du! Oligarkak kanpora! Botere osoa herriarentzat, herritarrentzat! Urte askotan Gobernu eta gizarte berdinkide eta gizatiar bat eraikitzeko izan dugun aukera bakarra dugu hau.
Traizioaz, bereziki Strelkovi egindako traizioaz
Askori hasitakoa ez zitzaien gustatu eta honen ondorio logikoa saihestu nahi dute.
Eurak buruan soilik dirua, bulegoak eta dokumentuak dituzte! Baina zertarako matxinatu zen Hego-Ekialdeko herria? Soilik kontaezinezko gizakien bizitzak gal zitezen, umeek euren haurtzaroa gal zezaten, etorkizunarenganako konfidantza gal ziten?
Herriaren interesengatik borrokatzen badugu… ez al da herria borrokaren emaitza zein izango den erabaki beharko duena? Bukaera arte jarraitzea…
Herri Errepubliketako ustezko Gobernu hauetako nor etorri da borrokan burkideak galdu dituzten milizianoei, askatasunaren aldeko borrokan gurasoak semeak edota alabak galdu dituzten senideei euren iritzia galdetzera? Inortxo ere ez, uste dudanez. Guzti hau fartsa bat da, Novorossijako herria extra bezala ari den espektakulu hutsa.
Novorossijari egindako traizio honek hainbat fase ditu (Igor Ivanovitx Strelkoven “dimisioa” barne). Nire ustez, orain, negoziazio hauen bidez, erresistentzia suntsitzeko eta Ukrainan oligarken boterea txikitzea saihesteko beste saiakera baten aurrean gaude. Bosgarren zutabea mugitzen hasi da… Nazioarteko komunitate delako horri, boterea oligarken eskuetatik herriaren eskuetara pasatzeak itzelezko ikara sortzen dio. Aspaldi garbi geratu zen Valtsman (Poroxenko), Txubais eta Rockefeller bezalakoak direla mundua kontrolatzen dutenak. Eurentzat, boterea galtzea hiltzea bezalakoa da.
Zer ari da orain gertatzen? Itunak! Eta norekin? Kutxma “ohoragarria” mahaian eserita! Bere errege-aldian aberaskumeak are gehiago aberastu ziren eta euren nahikeria are gehiago handitu zen. Ustelkeria imajina ezinezko mailara iritsi zen. Akusatu egin beharko genuke, berarekin negoziatu ordez! Zer gertatzen da orain Novorossijaren status bereziarekin, hiltzaile guztiek euren postuetan jarraituko badute? Zein berme espero dezakegu bere hiztegitik “Egia” hitza ezabatu duenarengandik?
Kieven errendizioak soilik konpon lezake gaur egungo egoera. Estatu gizatiar bat enpresa-interesak eta Gobernu-interesak bereiziz soilik lor daiteke. Eta soilik boterean dagoen elite horren kontrako ekimen judizialak lor lezake herriak bere duintasuna berreskuratzea. Bestela dena, slogan guztiak eta biktima guztiak, alferrikakoak izango dira.
Tabernetako intelektualen txotxongiloak izan nahi ote dugu? Aukera horrek ni ez nau erakartzen! Ez genuen armarik hartu bide erdian geratzeko.
Beti egon da beldurra eta beti egongo da. Orain denak dira negua iristearen beldur. Baina animalien beldurra da, barrenetik ateratzen dena. Nik askoz ere beldur handiagoa diot jopu bat izaten jarraitzeari, jauntxo feudalen peko animalia bat izaten jarraitzeari.
iturria: slavyangrad.org