EH-Donbas komitearen deialdia eta prentsaurrekoa atzo Altsasun

Komitearen aurkezpena eta deialdia Alemania eta Errusiako medioetan
https://www.youtube.com/watch?v=z3Jm5Iu90r8

EUSKAL HERRIA-DONBAS ELKARTASUN KOMITEAREN ADIERAZPENA 

Badira jada hilabete batzuk Kiev-eko Maidan plaza jendez bete zela ukrainar gobernuaren aurka protesta egiteko. Protesta hauetan indar eskuindar eta faxistek protagonismo handia eskuratu zuten eta estatu kolpe bat eman zuten. Gobernu berria indar ultranazionalista ukrainarrek hartu zuten, neonazien laguntzarekin eta mendebaldeko potentzien babesarekin.

Egoera honen aurrean, Donbaseko herritarrak bertoko indar nazi-faxisten aurka mobilizatzen hasi ziren eta Donetsk eta Lugansk-eko herri errepublikak sortu zituzten. Naiz eta mendebaldeko komunikabideek errealitatea ukrainar eta errusiarzaleen arteko gatazka izango balitz bezala desitxuratzen duten, guk argi dugu guda zibil baten aurrean gaudela, non Donbaseko herri langilea bere eskubideen defentsan altxatu den faxismoaren aurka, erabakitzeko eskubidearen eta eredu sozial justuago baten aldeko borroka bereganatuz. Donbass-eko herritarrak duintasun eredu bilakatu dira dagoeneko.

Ukrainako gobernuak oraindik ahala ere, Donbaseko herritarren borondatea indarraren bidez zapaltzeko asmoan jarraitzen du, zibilen aurkako bonbardaketa etengabeak erabiliz. Jarrera arduragabe honen ondorioz milaka biktima zibil eta milioi bat baino errefuxiatu gehiago daude dagoeneko.

Genozidio honen aurrean, Euskal Herria – Donbas elkartasun komiteak Herri Errepubliketan pairatzen ari diren egoera salatu nahi du publikoki, Donbaseko herri langilearen deialdia gureganatuz, eta euskal gizarteari herri errepublikekin eta egoera hau pairatzen ari diren ukrainar herritarrekin elkartasun aktibo eta eraginkor bat martxan jartzeko deia luzatzen diogu:

Mendebaldeko komunikabideek martxan jarritako blokeo mediatikoari aurre egin eta gaia herritarren artean sozializatzeko, gatazka armatuaren ondorioz dauden zauritu eta errefuxiatu guztiei laguntza humanitarioa emateko, eta Gobernu kolpista naziari aurre egin dioten borrokalari guztiei elkartasun politikoa helarazteko helburuarekin. Honez gain, Europar batasunaren, Amerikako Estatu Batuetako gobernuaren eta NATO-ren izaera antidemokratiko eta faxista eta honen politika gerrazalea salatu nahi dugu.

Helburu hauen baitan dagoeneko euskalherriadonbas.wordpress.com bloga jarri ditugu martxan (twiter eta facebook-arekin batera), hainbat herritan pankartak eta itsulapikoak jarri eta eskuorriak banatu ditugu; honekin batera. kontu korronte bat ireki dugu laguntza ekonomikoa jendearen ekarpen ekonimokoak bildu eta Donbasseko herritarrei bidaltzeko.

Era berean, Banda Bassotti talde italiarrak antolatu duen karabana antifaxistari atxikituz Euskal Brigada antolatu dugu, komitearen helburuekin bat eginez: Rostov-eko errefuxiatuei laguntza humanitarioa lehen pertsonan emango diegu, Novorossiya-ri elkartasun politikoa helaraziko diogu eta mendebaldeko mass-medien blokeo informatiboa apurtuko dugu.

Donbaseko herritarrek laguntza behar duten heinean lanean jarraituko dugu, beraien borroka gurea delako!

Besarkada internazionalista bat Euskal Herritik Donbasera!

Ez dira pasako!
No Pasarán!


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *