Altsasuko gaztetxea txiki geratu zen atzo, EH-Donbas eta AGAk antolatutako hitzaldian.

Altsasuko gaztetxea txiki geratu zen atzo Euskal Herria-Donbas elkartasun komiteak zein Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako hitzaldian.

BwyWd4xIgAAtV4h
Gaztetxea txiki geratu zen

Hitzaldia hasi aurretik komiteak prentsaurreko jendetsu bat burutu zuen, zeina hainbat komunikabide internazionalek erretransmititu zuten zuzenean. Komiteak Donbaseko herri langilearen deialdia” bereganatu zuen, eta euskal gizarteari “herri errepublikekin eta egoera hau pairatzen ari diren ukrainar herritarrekin elkartasun aktibo eta eraginkor bat martxan jartzeko deia luzatu zion”; “Mendebaldeko komunikabideek martxan jarritako blokeo mediatikoari aurre egin eta gaia herritarren artean sozializatzeko”, “gatazka armatuaren ondorioz dauden zauritu eta errefuxiatu guztiei laguntza humanitarioa emateko”, eta “Gobernu kolpista naziari aurre egin dioten borrokalari guztiei elkartasun politikoa helarazteko helburuarekin”. Honez gain, “Europar batasunaren, Amerikako Estatu Batuetako gobernuaren eta NATO-ren izaera antidemokratiko eta faxista eta honen politika gerrazalea” salatu zuen.

10654141_10202539768563244_346443725_n
Ramirok Lugansketik ekarritako metraila zatiak

Asier Blasek hasiera eman zion hitzaldiari. EHUko irakasle eta politologoak (ekialdeko Europako gaietan aditua) Ukrainaren azken urteetako historiaren errepasoa egin zuen; Sobietar Batasunaren desagerpenetik Maidaneko paramilitarrek burututako estatu kolperaino, herri errepubliken sorrera ekarri zuen ondorengo altxamendua ere azalduz eta mendebaldearen “moral bikoitza” salatu zuen autodeterminazio eskubide eta giza eskubideei dagokienez, besteak beste.

Honen ondoren Ramirok, Lugansk-en egondako brigadista madrildarrak, hartu zuen hitza. Entzuleak hunkituta utzi zituen bere testigantza gogorrak, batez ere mahai gainera Donbaseko herritarrak egunero hiltzen dituzten metraila zatiak atera zituenean.

Txalo zaparrada batekin amaitutzat eman zen hitzaldia.

Altsasuko jardunaldiak gaur emango dira bukatutzat “Kashbad” eta “Tutan come on” musika taldeek eskainiko duten elkartasun kontzertuekin. Ateratako dirua Donbaseko herritarrei laguntza humanitarioa emateko erabiliko da.

Prentsaurrekoa Ruptly-n

Ramiro eta Asier Blasi elkarrizketa Ruptly-n

10656239_10202539768963254_967793910_n
Novorrosiaren independentziaren aldeko aldarrikapena presente egon zen
10668682_10205323974117970_1899678360_n
Russia Today kate errusiarrak Altsasutik zuzenean elkarrizketatu zuen Ramiro brigadista