Debako Gazte Asanbladaren mezua Euskal Herriko gazteriari: Donbassetik EZ DIRA PASAKO!

 

Gaurkoan Debako Gazte Asanblada Donbasseko gertaeren harira eta honen aurrean Euskal Herriko gazteriari mezu bat helarazteko bildu gara.

Jakingo duzuen bezala, badira hilabete batzuk Kieveko Maidan plaza jendez bete zela momentu hartako gobernuaren aurka protestan. Protesta hauen ondorioz argi geratu zen ukrainar gizartea banatuta zegoela eta hala jarraitzen duela. Protesta hauetan indar eskuindar eta faxistek protagonismo handia hartu zuten manifestariengan. Indar hauek edozein mugimendu ezkertiar zapaldu eta gobernua eroriarazi zuten, estatu kolpe baten bidez. Gobernu berria indar ultra-nazionalista ukrainarrek osatu zuten, neonazien laguntzarekin. Honek erakusten digu nola faxismoa gaur egungo Europan presentzia erreal bat dela. Adibide garbi bat dugu, “Pravy Sektor”eko ukrainiar neonaziek Odessako etxe sindikal bati su eman eta bertako 50 bat lagun hil zutenekoa.

Honen aurrean, Donbass eskualdeko gizartea mobilizatzen hasi zen euren eskualdean indar faxista-neonaziei aurre eginez eta bi herri errepublika sortuz: Donetsk eta Luganskeko herri errepublikak, alegia. Nahiz eta mass-mediak ukrainiar zale eta errusiar zaleen arteko gerra saldu nahi diguten, edota zenbaitetan “demokrata ukrainiarrak” errusiar zale separatista-terroristen aurkakoa, guk argi dugu gerra zibil baten aurrean gaudela, non, Donbasseko herri langilea bere eskubideen defentsan faxismoaren aurka altxatu den eta honekin batera erabakitzeko eskubidea eta gizarte ereduaren aldaketa aldarrikatzen dituen.

Momentu honetan gobernu Ukrainarrak Donbasseko hiriak bonbardatzen jarraitzen du. Nahiz eta dagoen informazioa nahasgarria izan, argi dago milaka zibil hildako eta 730.000 errefuxiatu baino gehiago daudela Errusian.

Genozidio honen aurrean, DGAtik Euskal Herria-Donbas Komitearekin batera, herri errepubliketan jasaten ari diren egoera publikoki salatu nahi dugu.

Aurrez esandako guztiagatik, Banda Bassotti talde italiarrak karabana antifaxista bat antolatu du irailaren amaierarako, Nikaragua, El Salvador eta Palestinan egin zuen modura, non musikarekin batera laguntza ekonomikoa eta humanitarioa eramango dituen errefuxiatuen kanpamentuetara. Hauekin batera, badira Euskal Herritik joango direnak ere, Euskal Brigada bat antolatu baita. Eta honez gain, kontu korronte bat zabaldu da edonork laguntza ekonomikoa helarazi nahiko balu.

Beraz, Debako Gazte Asanbladako kideok internazionalismoari men eginez, karabana antifaxista babestu eta deia luzatzen diogu Euskal Herriko gaztetxe zein gazte asanblada orori karabana antifaxista babestu eta Donbassekiko elkartasuna adieraztera.

Besarkada bero bat Euskal Herritik Donbassera.

Ez dira pasako! NO PASARAN!

deba-prentsa

 deba-prentsa2

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *