Ukrainiako Gerratea: OTAN Gailurreko bazkideekin loturak indartzeko

2014ko abuztuaren 16

OTANeko Idazkaritza Orokorra: ‘Errusiako politika erasotzaileak Ukraniaren aurka segurtasunari buruz pentsatzea egiten digu.

Rufet Ahmadzadeh
ukr_nato

Baku: Anders Fogh Rasmussen-ek, OTANeko Idazkari Nagusiak esan zuen, Noruega eta Dinamarkan emandako bisiten zehar, abuztuaren 14-15 egunetan OTANeko indarberritzeari eta indar armatuetan inbertsioen handitzeari buruzko eztabaidak ospatu zirela.

APAk aditzera eman zuenez, Anders Fogh Rasmusse-k YouTuben agertutako bideo batean adierazi zuen, europar lurraldeetan egin berriak zituen bisitak irailean emango den Galeseko Gailurrerako prestaketaren zati bat direla.

Idazkari nagusiak, OTANeko kideen eta bazkideen arteko elkartasuna indartzeko ere egin direla esan zuen: “Estatuko kideen lurraldeetako nagusiekin izandako bileretan konturatu nintzen Galesen ospatuko den goi-bilera hori OTAN historian dagoen gertaerarik garrantzitsuenetarikoa izango dela. Goi-bilera hau modu sakonean prestatu beharko dugu. Indar amrmatuetan inbertsioak handitu behar ditugu eta gure artean zorrotz lan egin segurtasuna bermatzeko. Errusiaren politika erasotzaileak segurtasunari buruz pentsatzea egiten digu. OTANeko kideek ardura hau ulertu behar dute eta aliantza indartzeko bere eskuetan dagoen guztia egin behar dute. OTANek bere boterea ez duela galduko ziur naiz eta gehiago garatuko dela uste dut. Gure kideak eta edozein mehatxuen menpe dauden edozein lagunak babesteko gai izango gara”

 

 

http://rickrozoff.wordpress.com/2014/08/16/ukraine-war-nato-to-strengthen-ties-with-partners-at-summit/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *