Konfrontazioak aurrera jarraitzen du Ukraina ekialdean, Kiev-eko tropak Donetsk eta Gorlovka inguratzen saiatzen ari diren bitartean. Konfrontazioaren erdigunea Krasni Liman hiria eta bere inguruko auzoak dira.
Hiria estrategikoki oso garrantzitsua da Ukrainako tropek Donetsk eta Lugansk hiriak konektatzen dituen errepidearen kontrola lor baitezakete. Larunbatean, Kiev-eko gobernuak hiria hartu zuela jakinarazi zuen, baina miliziako iturriek berri hau prezipitatuegia zela jakinarazi zuten, hiriaren kontrola eskuratzea ez baitute lortu.
Igandeko erasoek Illyuvaisk hirira ere heldu ziren, Donetsk-etik 20 km-ra, non Ukrainiako gobernuaren tropek ez zuten lortu hiria hartzea.
Saur-Mogila inguruko borroka gogorraren berriak ere badaude, Donetsk eskualdeko ekialdeko muino estrategikoki garrantzitsua. Miliziek muinoa hartu, Kiev-eko tropak inguratu eta Lugansk eskualderantz mugiarazi zituzten. Muino gaineko estela monumentala oso kaltetua izan zen borroka gogorren ondorioz.
Ukrainiar tropek Lugansk, Donetsk eta miliziak kontrolatutako beste hiriak bonbardatzen jarraitzen dute, morteroen suaz, artilleria piezez eta kohetez.
Iturriak: facebook.com/stopukrainianarmy?v=timeline&filter=1, Novosti Novorossia.
Albistegian: