Donetskeko Miliziaren Errepublika Popularreko Komandantearen agindua:
Ukraniar militarrak beraien kabuz amore emateko ezarri behar diren neurriak.
Duela gutxi militar kopuruaren hazkunde maldatsua ikus daiteke, bere herri propioaren kontra kin-on-kin gerrate honekin ez dutela jarraitu nahi ikusten da, eta bere komandante kriminalen ordenak betetzeari uko egiten diote.
Militar hauek beraien komandanteen zigor–modu desberdinen eta nazien errepresioaren menpe daude- epaiketa gabeko exekuzioetara baita ere- hala ere, DPR miliziaren indarren aurrean ez dute amorerik ematen, beraien errepresioei ez diote inongo beldurrik eta.
Humanitateari erreparatuz, odola isurtzeari amaiera jartzeko eta ukraniar militarren bizitzak salbatzeko,kin-on-kin gerratera joateko behartuak izan direnak izanda,
Hurrengo aginduaren bidez adierazi nahi da:
- DPR miliziaren agintari eta borrokalari guztiei ukraniar militarren artean bandera zuria altxatu badute edo beste modu batean amore emateko asmoa adierazi duten talde bakarrak daudenean tirorik ez egitea eskatzen zaiela. Desarmatu ostean eta armen presentzia egiaztatu ondoren, pertsona hauei bataila nagusitik igarotzea utzi beharko zaie; bilgune eremuetan pilatzeko geroxeago zaindariekin batera lurraldeko erdigunera garraiatuak izan daitezen. Pertsona hauek gerra-presoen egoera jaso dezakete.
Ginebrako akordioen arabera, “gerrate erregela inguruko” eta bere eranskina kontuan izanik, pertsona hauei janaria eta laguntza medikua eskainiko zaizkie beharrezkoa daukatenean. Pertsona hauen exekuzioak, torturak edo beheramenduak debekaturik daude. Paragrafo honen hausturak delitu militar bat suposatuko luke eta gerra-legearen arabera zigortua izango litzateke.
- Lehen aipatutako pertsonak erregistraturik egon behar dira eta beraien informazioa DPR-aren miliziaren egoitzara bidali behar da bere etorkizuneko kokapena erabakitzeko hiru ereduen arabera eta aukera pertsonalean oinarriturik beti ere. Bere kabuz armak eman, DPR miliziara entregatu direnak eta Novorossia-ko gerrate prozesuan delitu garrantzitsurik gauzatu ez dutenek hauxe aukera dezakete:
- Ukrainiako beraien familiengana bueltatu
- DPR milizian geratu
- Errusiar lurraldera eramanak izatea denboraldi baterako pertsona internatu gisa (edo honen ordez errefuxiatuak bezala)
Defentsa Ministroa
Donetskeko Milizia Errepublika Popularraren I.I. Strelkov Komandantea