Anatoli Antónov -ek, errusiar defentsa ministrordeak, RT-ari egindako adierazpenetan, MH17 hegalaldiko ustezko eraispenean parte hartzea Errusiari errua botatzen dien lurraldeei kritika egin dizkie, ebidentziarik aurkeztu gabe, eta Ukraina gonbidatzen du 10 galdera erantzuten.
Errusiar defentsa ministrordeak, Anatoli Antónov -ek , ez du ulertzen nola mendebaldeko lurralde batzuk , “istripua gertatu eta 24 ordu igaro aurretik” eta beraien baieztapenak indartzeko probarik aurkeztu barik; Errusiak, 300 pertsonen bizitzarekin amaitu zuen
Malysia Airlines-eko MH17 hegaldiko istripuan parte hartu zuenaren ondorioak atera dituzten.
Errusiar funtzionarioa, mendebaldeko komunikabideek informazio hau zabaltzeaz penatuta agertzen zaigu. “Nire ustez Errusiar Federazioaren eta bere Indar Armatuen aurkako gerrate mediatiko baten zati bat da” Antónov-ek adierazten du. Bere ustez, Errusiari funsgabeko errua botatzeko gertatu den istripua, aitzakia bezala erabili beharrean; zorigaitza, kooperazioari berriro hasiera emateko aukera moduan erabilia izan beharko litzatekeela eta etorkizunean mota honetako ezbeharretarako prestatuta egon beharko litzatekeela ere.
“Ukrainako Indar Armatuetako kide batzuei galdera batzuk egin nahi dizkiet” RT-arekin izandako elkarrizketa batean esan zuen Antónov-ek:
- Ezbeharra gertatu eta berehala, Ukrainar agintariek, jakina, Ukrainar autodefentsari erantzukizuna leporatu zioten. Salaketa hau egiteko zertan oinarritzen dira?
- Kiev-ek xehetasunez azaldu ote al du BUK(lur-airezko misilekin hornitutako errusiar sistema) misil jaurtitzaileak nola erabiltzen dituen gatazka eremuan? Eta zergatik sistema hauek hantxe hedatuak dauden, autodefentsa indarrek hegazkin bat ere ez daukatela kontuan hartuz?
- Zergatik Ukrainar agintariek nazioarteko komisio bat eratzeko ez dute ezer ere egiten? Komisio honek noiz hasiko ote da bere zereginarekin?
- Ukrainako Indar Armatuek utziko zieten nazioarteko ikertzaileei aire-aire eta lur-lurreko misilen inbentario bat egiten, jaurti direnak kontuan izanik?
- Nazioarteko komisioek ezbeharraren eguneko Ukrainar hegazkinen mugimenduen fidagarriak diren iturritik datuak ezagutzeko aukera izango ote dute?
- Zergatik ukraniar aire-kontrolatzaileek ohiko ibilbidetik iparralderantz aldentzea utzi zioten, antiterrorista den operazioaren eremurantz?
- Zergatik guda eremuaren gaineko aireko espazioa ez zen hegalaldi zibilentzat itxi, radar nabigazio sistemek eremu hori guztiz babesten ez zutela jakinda?
- Nola da posible Kievek Ukrainan lan egiten duen ustezko espainiar aire-zirkulazio kontrolatzaile batek esandakoa, hau da, Ukrainiako lurraldean hegaz egiten ari zen Boeing 777 baten alboan bi ukraniar hegazkin militarren agerpenari buruz esaten duena, komunikabideetan zabaltzea ofizialki?
- Zergatik Ukrainako Segurantza Zerbitzuak, Ukraina eta Boeing tripulazioaren arteko komunikazioen grabaketekin lanean hasi zuen, ukrainar radarren datuen biltegiratze sistemekin batera, nazioarteko ikertzaileen laguntza itxaron gabe.
- 2001.ean gertatutako antzeko istriputik Ukrainak zer ikasi ote du, TU-154 errusiar hegazkin bat Itsaso Beltzean erori zenean? Aldi horretan, ukrainar agintariek Ukrainako Indar Armatuen edozein parte-hartzea ukatu zuten, eta azkenik, Kiev erruduna izan zelaren ukaezinezko ebidentzia batek ofizialki frogatu zuen.
Hemendik euskaratuta: http://actualidad.rt.com/actualidad/view/134416-preguntas-rusia-ucrania-responder-boeing-mh17