Donetskeko meatzariek Europako langileei bidalitako mezua: “Ukranian faxismoaren bastioia apurtzen lagun eiguzue”

 Mikhail Alexeevich Krylov-ek Donetskeko Meatzari Independienteen Sindikatuaren Ordezkariak, deialdi hau aditzera eman du.

 meatzariak01

 Europar eta munduko meatzari anai-arrebak:

Donbass-eko benetako egoera azaldu behar dizuegu. Gertatzen ari denaren benetako irudia txarto ulertua edo europar komunikabideengan isilarazia izan da. Ondorio zuzenetara heltzea erreza ez dela ulertzeko gai gara, eta honen ondorioz, gu-meatzariok- gure herriaren biziraupenaren izenean, armak eskuetan gure bizitzagatik borrokatzera behartuak gaude.

Borroka honetan gure interesa bakarra da: odola isurtzeari amaiera jartzea da! Gerratearen amaiera gerratea hasi zuten kriminalen epaiketa izango da. Ezin diogu uko egin, gure hondamendi moral eta fisiko osoa adieraziko lukeelako!.

Hasieratik, “Euromaidan”-a burgesia handiaren kontrolpean egon da: ukraniar oligarkak eta beraien atzerriko jabeak. Urte honetako otsailean Ukranian estatu kolpe bat egon zen neonaziak diren erakundeen partaidetza aktiboaren laguntzaz. Honi erantzunez, herrialdearen hego-ekialdean protesta mugimendu bat sortu zen, haiseran agindu sinpleak defendatzen zituen, federalizazioa eta errusiera bigarren hizkuntza estatala moduan. Baina hau boterearengandik izu-ikara handiaz erantzunda izan zen.

Donbasen, zibilak hiltzen diren benetako gerra bat dago: adinekoak, emakumeak eta umeak barne. Lotsagabekeri handiz gezurra esaten dizuete; Ukrania eta Errusiaren arteko ustezko gerrate batekin gezurretan dabiltza. Baina ez da horrela!

Gerratea herria eta oligarka batzuen artekoa da Europar Batasunaren eta Estatu Batuetako laguntzarekin batera. Ukraniako ezbeharra, hauek boterean egonda, ideia fazistak zabaldu egin dituztela eta pertsona asko pozoitu dituztela da.

Gu geu, Donbass eskualdearen auzokoak garenok, nazismo eta fazismoaren adierazpen guztien aurka borrokatzen dugu. Armak eskuetan, gure bizitzen alde eta gure pertsona maiteen alde borrokatzen dugu.

Ez daukagu nora joaterik, hauxe gure herria da! Zuei, Europako langileei deialdi bat egiten dizuegu, zuen laguntza eta solidaritatea eskatuz: Ukraniako fazismoaren sendotasuna apurtzen lagun eiguzue. Hauxe gu guztion garaipena izango da!

Mikhail Alexeevich Krylov *
Donetseko Meatzari Sindikatu Independienteen Ordezkaria

* Krylov-ek 1991.ean eman ziren meatzari handien greben eta gero 1990.hamarkadan ere, Donetsk hiriaren Greba Komitearen kopresidentea izan zen. Gaur egun Donetseko Meatzarien Sindikato Independienteko burua da. 

Un comentario en «Donetskeko meatzariek Europako langileei bidalitako mezua: “Ukranian faxismoaren bastioia apurtzen lagun eiguzue”»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *